Lankide eztabaida:Marklar2007

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Speech bubble.svg
Eztabaida zaharrak
2007-2009
2010-2012
2012-2014
2014-2016
Water drop 001.jpg

Galdera[aldatu iturburu kodea]

Aupa, Marklar2007:

McMafia sarreran zergatik jartzen du “Artikulu hau ez dator bat formatu hitzarmenekin?”. Eskertuko nizuke argitzea.

Bide batez, mila esker artikuluari egindako ekarpenengatik.

Ondo segi,

Joxe Aranzabal

Request[aldatu iturburu kodea]

Hello.

Could you create the article of the prominent Turkish-Jewish economist Dani Rodrik in Basque Wikipedia?

Thank you.

Har ezazu parte Wikimedia 2030 Estrategiaren eztabaidan[aldatu iturburu kodea]

16 urtez Wikilariok lan egin dugu, elkarrekin, gizateriaren historian eraiki den jakintza librearen iturririk handiena eraikitzeko. Gaur egun webgune talde bat baino zerbait gehiago gara. Mugimendu bat gara, baloreekin eta helburu indartsu batekin: mundu bat non gizaki bakoitzak, libreki, jakintza guztiaren batura parteka dezakeen.

Mugimendu gisa eztabaida bat hasi dugu etorkizuneko munduan Wikimediak izan behar duen paperari buruz. Eztabaidan parte hartzera gonbidatzen zaitugu.

Honako hau da erantzun nahi dugun galdera handia:

Zer da mugimendu gisa
lortu edo eraiki nahi duguna hurrengo 15 urteotan?
Har ezazu parte eztabaidan

Mezu hau jaso duzu azken 30 egunotan aldaketaren bat egin duzulako Wikipedian. Edozein galdera baduzu, idatzi Theklan lankideari. -MediaWiki message delivery (eztabaida) 20:35, 19 martxoa 2017 (UTC)

Korrikara gurekin etortzeko gonbidapena[aldatu iturburu kodea]

Aupa Marklar2007, euskarazko wikedian top one zarena! Txokoan idatzi dudan moduan, Euskal Wikilarien Elkartekoak, apirilaren 8an Korrikara joango gara. Horretarako Korrikako kilometro bat erosi dugu Araban. Nahi izanez gero, bertara hurbildu eta taldeko hainbeste kiderekin egunpasa egin dezakezu. Ni neu ezin izango naiz joan Kuban egongo bainaiz.

Apirilaren 8an izango da, bazkaldu ondoren. Korrika eta gero afari-merienda indartsua egiteko ideia dute. Batzuk zuzenean joango dira Korrikako kilometro horretara.

Landa eta Marieta artean, Marietara iritsi baino 2 km lehenago dago EWEren kilometroa. 2325km eta 15:25ak aldera pasatuko da.

Oraindik ez dago erabakita non bazkalduko duten baina EWEko elkartekoak, gehienak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabarrak izanik, elkarbanatutako kotxeetan joateko ideia dute.

Ba hori da dena.

Ondo segi Marklar2007! -Oraina (eztabaida) 17:23, 30 martxoa 2017 (UTC)

Zalantza bat[aldatu iturburu kodea]

Aupa berriro. Beste kontu bat orain. Sortu dudan artikuluan "1920ko Poztasunezko Hamarkada" baino, belarrira behitzat "1920ko Hamarkada Zoriontsua" hobeagoa dela ematen du. Zer deritzozu? Titulua aldatu ahal duzu?

Ondo segi

Etor

Aupa Marklar2007!

Lehen eta behin, eskerrik asko. Ez nekien nola aldatzen zen artikuluaren izena.

Bigarrenik erantzutea. Eta bai, Kubara oporretan noa eta bidaia izugarri ona izango dela ziur nago.

Azkenik, artikuluari buruz ez dakit. Suposatzen dut historiografia frantziarra eta espainiarrari begira dagoela bai artikuluaren titulua bai artikulua bera. Izatez, ingelerazko wikipedian aparteko bi multzo egiten dituzte garai hauek deskribatzeko. Bata Europari (gehienbat Alemaniari) eskeinia eta bestetik Amerikako Estatu Batuari eskeinia. Suposatzen dut, euskarazko wikipedia garatzen doan einean gauza hauei ere "eskua sartu" beharko diogula. Baina esan dudana dela uste dut, hau da: (historia aztertzeko orduan) angloxasoietik "edan" egiten dugu askotan eta beste askotan EHko bi estatuen historiografiatik.

Ondo segi. -Oraina (eztabaida) 17:46, 30 martxoa 2017 (UTC)

Biografia_infotaula_automatikoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Ikusi dut biografia infotaula automatiko bat sartu duzuela gaur idatzi dudan artikuluan, eta gustatuko litzaidake holako taulak erabili ahal izatea Vikidian ere. Modurik bai txantiloiak bidaltzeko, edo esateko nola egin? Eskerrik asko. --Koldo Biguri (eztabaida) 10:45, 16 apirila 2017 (UTC)

Translating Ibero-America is back! Come and join us :)[aldatu iturburu kodea]

Hi!

Iberocoop has launched a translating contest to improve the content in other Wikipedia related to Ibero-American Culture.

We would love to have you on board :)

Please find the contest here

Hugs!--Anna Torres (WMAR) (eztabaida) 00:37, 12 ekaina 2017 (UTC)

Cat-a-lot[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Agian ezagutuko duzu, baina kategoriekin zabiltzala ikusita, badago Cat-a-lot izeneko gadgeta. Horrekin mugimendu handiak egin daitezke klik bakar batean artikuluetara sartu gabe. Hobespenetan Gadgeten atalean dago. Ondo segi!--Xabier Cañas (eztabaida) 17:39, 13 iraila 2017 (UTC)

Epa Xabier Cañas! Bai, baina nahiago dut HotCat erabiltzea, ohitura edo.. -Marklar (eztabaida) 17:41, 13 iraila 2017 (UTC)

Testu erderaz[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar: Ama Xantalen baselizan infotaula automatikoa sortu duzu (eskerrik asko!) baina konturatu gabe "bien de interés cultural" espresioa sartu duzu eta nik ez dakit nola aldatu. Ahal duzunean begiratuko duzu? Eskerrik asko. -Ernestobanpiroa (eztabaida) 14:50, 23 iraila 2017 (UTC)

Afrikako historiari buruzko lehiaketa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Agian irakurri duzu, baina hau dugu martxan. Ziur artikulu bikainak egiteko aukera duzula bertan! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:36, 1 urtarrila 2018 (UTC)

Urte berri on Theklan!!. Interesgarria dirudien arren, zure zerrenda amaigabe honek nire ekarpen asko beharko du. Edonola ere, ziur asko artikulu berriak gainbegiratuko ditut. Ondo izan!--Marklar (eztabaida) 11:49, 2 urtarrila 2018 (UTC)

Gaur sortu diren filmak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Gaur hainbat filmaren artikuluak sortu dira, eduki gehiegirik gabe. Ikasle batzuen klaseko lana da, beraz momentu batez horretan uztea eskertuko nuke, bestela harrigarri egingo zaie itzuli eta horrela aurkitzeak. -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:53, 12 otsaila 2018 (UTC)

Bale, Gabon! -Marklar (eztabaida) 20:54, 12 otsaila 2018 (UTC)

Kornelia Zinila[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar: Ikusi dut "Kornelia Zinila" "Kornelia (Zesarren emaztea)" izenburuarekin aldatu duzula eta aitortu behar dizut ez zaidala gehiegi gustatzen zeren eta, horrela, emakumea baloratzen da gizonaren funtzioan. Hau da, Kornelia Zesar gabe ez zen ezer. Nik berriro ere atzera egingo nuke. Besarkada bat: -Ernestobanpiroa (eztabaida) 19:32, 15 otsaila 2018 (UTC)

Ibar-jaunak[aldatu iturburu kodea]

Ikusi ahal izan dudanez, IP horretatik garbizaleren bat ari da. Ibar-jaun eta merio, biak dira onargarriak, eta Euskaltzaindiak ez du hobespenik egiten. Hala ere, erabileran merio da nagusi erabat, eta izen hori jarri beharko litzateke artikuluaren izenburutzat, gero ibar-jaun maila bereko sinonimotzat aipatuta (eta gainerako artikuluetan bietako edozein erabilita).

IP horrek egindako beste hainbat aldaketa guztiz desorekatuak dira. Adibidez, ibar-jaurerri analogiaz sortua da (ez dut aurkitu erabilerarik tradizioan [Orotariko Euskal Hiztegia], ez eta gaur egungo hiztegi fidagarrienetan ere [Elhuyar, Zehazki, Euskalterm]), eta merindade jarri beharko litzateke. Ibar-jaurerri, jartzekotan, iturri fidagarri bat aipatuta jarri beharko litzateke.

Eta guztiz kendu desegin beharrekoak dira IP horrek egindako beste aldaketa garbizalekeriazkoak: administrazio → arduralaritza, gobernu → jaurlaritza (Euskal Autonomia Erkidegoko gobernua ez denean), eta abar.

Oraintxe ez dut astirik aldrebeskeria horiek desegiteko. Zuk lan horri ekin ahal badiozu, bikain. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2018-02-21, 18:40 (UTC)

Kontsulta[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar2007.

Juan Azpillaga naiz (mallubi da erabiltzen dudan ezizena). Josu Alberoren laguna naiz eta Wikipedian lanean hasteko animatzeaz gain, esan dit onena dudala zuri idaztea dauzkadan zalantzak argitzeko.

Lehena "musika talde infotaula"ri buruzkoa da. Idatzi dudan azken artikulua Buffalo Springfield musika taldearena izan da. Infotaulan argazkia jartzeko Wikimedia Commonsera joan nintzenean, ikusi nuen ez zegoela taldekide guztiak azaltzen ziren argazkirik. Hori horrela izanda, pentsatu nuen argazkirik ez jartzea, talde honi buruzko beste hainbat hizkuntzatako Wikipedietan gertatzen den antzera. Beraz, ez nuen irudiari dagokion eremua bete, baina hala eta guztiz, hor azaltzen da Neil Young (taldekideetako bat) eta ezin dut inola ere kendu. Baita ere, txantiloian bi eremu bereizten dira: "Taldekideak" eta "Lehenagoko taldekideak", baina taulan denak jarraian agertzen dira "Taldekideak" izenburupean. Gainera, azaltzen dira beste bi atal nik jarri ez nituenak: "sariak" eta "MusicBrainz". Bestalde, galdetu nahi nizun ba ote dakizun nola dagoen Matxin itzultzaile automatikoarena. Zeren eta nire ustez jarraitzen ditut Azkue Fundazioko artikuluan azaltzen diren pausuak eta ez zait agertzen grisez "euskara" ezkerreko menuan.

Laguntzerik bai?

Eskerrik asko.

-Mallubi (eztabaida) 14:36, 3 martxoa 2018 (UTC)

Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Ikusi dut Izotz gaineko patinaje artistiko artikulua sortu duzula. Itzulpena egiten ari nintzen Matxin tresna erabiliz, eta egina nuena gehitu diot. Wikitzea eta erreferentziak jartzea falta zait, baina lana aurrezte aldera hori dagoeneko egina zegoela jakiteko. Gaur egunean zehar moldatuko dut!

Bestalde, infotaula bat gehitua nuen, eta zuk irudia. Ez dakit infotaula mantendu beharko litzatekeen eta irudia kendu, alderantziz edo biak utzi. Oraindik ez dut hainbeste kontrolatzen. Zure esku uzten dut.-Supro23 (eztabaida) 09:42, 6 martxoa 2018 (UTC)

Share your experience and feedback as a Wikimedian in this global survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 18:41, 29 martxoa 2018 (UTC)

Reminder: Share your feedback in this Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 01:39, 13 apirila 2018 (UTC)

Your feedback matters: Final reminder to take the global Wikimedia survey[aldatu iturburu kodea]

WMF Surveys, 00:49, 20 apirila 2018 (UTC)

Diego Ahedo[aldatu iturburu kodea]

Hello Marklar, can you clarify the difference between these two people:

Greetings --Kolja21 (eztabaida) 12:54, 31 maiatza 2018 (UTC)