Ángeles Huerta
Ángeles Huerta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gijón, 1974 (49/50 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Oviedoko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | galiziera gaztelania asturiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Ángeles Huerta González (Gijón, 1974) zinema-zuzendari eta gidoilari ezaguna da Esquece Monelos dokumentalean egindako lanagatik.[1][2] Galizian bizi da 2002tik.[3]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Literatura Konparatuan doktorea da, Oviedoko Unibertsitatean. Zinema-zuzendaritza ikasi zuen Londresko Met Film School-en, eta Normal people eta The Fetch film laburren filmazioan parte hartu zuen.[1] Canneseko Zinemaldiko Short Film Corner-en hautatu zuten.[4]
Esquece Monelos filmarekin estreinatu zen film luzeen zuzendari gisa. 2017an Galiziako dokumental sarituena izan zen.[5] 'Maestro Mateo' izeneko saria jaso zuen lanak, Dokumental Onenaren, Argazki Zuzendaritza Onenaren (Jaime Pérez) eta Muntaketa Onenaren (Sandra Sánchez) kategorietan.[6] Documentamadrid lehiaketako epaimahaiaren aipamen berezia ere lortu zuen.[7] 2016ko Feroz Sarietan ere finalista izan zen, Dokumental Onenaren kategorian.[8]
Haren proiektu berria fikziozko film luze bat da, O corpo aberto izenekoa.[9] Lobosandaus kontakizunean oinarritutako beldurrezko filma da, Xosé Luis Méndez Ferrínek argitaratutako Arraianos ipuin-liburuan agertzen dena.[10][11] Filma 2022ko udazkenean estreinatzea aurreikusten da.[12] Sandra Sánchezen La Nadadoraren gidoian ere egiten du lan.[13]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Corredor (2009)
- Io ti ailoviu (amore ossoleto) (2011)
- Normal People (a smartphone tragedy) (2013)
- Roma è troppo lontana (2013)
- The Fetch (2014)
- Próxima estación, San Sadurniño (2017)
- A nena azul (2018). Co-guionista.
Film luzeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Esquece Monelos (2017)
- O corpo aberto (2022)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Biografía de Ánegles Huerta - Departamento de Bibliotecas y Documentación del Instituto Cervantes» www.cervantes.es.
- ↑ «Esquece Monelos | CRTVG» www.crtvg.es.
- ↑ «LA DIRECTORA» esquecemonelos.com.
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Me pasé mayo entre Cannes y Cans»» La Voz de Galicia 2015-06-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).
- ↑ «"Esquece Monelos"» RTVE.es 2017-11-08.
- ↑ «El documental «Esquece Monelos» recuerda la historia del barrio» La Voz de Galicia 2019-12-09.
- ↑ «Olvida Monelos - DOCUMENTAMADRID 2017» DOCUMENTAMADRID.
- ↑ Olvida Monelos (2016). .
- ↑ «Rodaxe na fronteira portuguesa de 'O corpo aberto'» G24.
- ↑ Ángeles Huerta rueda el largometraje 'O corpo aberto' | Cine y Tele. .
- ↑ A Cuarta Parede - Entrevista a Ángeles Huerta. .
- ↑ RTVE, PRENSA. (2021-11-11). «Comienza el rodaje de 'O corpo aberto', película participada por RTVE» RTVE.es.
- ↑ Entrevista a Angeles Huerta e Sandra Sánchez, segunda parte. (Noiz kontsultatua: 2022-03-23).