Asturiera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Asturiera
Asturianu
Lurralde eremua: Espainia 
Eskualdea: Asturias
Hiztunak: 550.000 (100.000 ama hizkuntza) 
Rankina: ez 100 mintzatuenen artean
Hizkuntza familia: Indoeuroparra
 Hizkuntza erromanikoak
  Iberiar-erromanikoa
   Asturleonera
    Asturiera 
Estatus ofiziala
Hizkuntza ofizialtzat duten lurraldeak: ez du
Erakunde araugilea: Academia de la Llingua Asturiana
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1: -
ISO 639-2: ast
ISO 639-3:

 

Mapa llingua asturiana.svg
Asturieraren dialektoak eta, berde argiz, eonaviera.
 

Asturiera hizkuntza erromantzea da, familia ibero-erromanikokoa. Era berean, asturleonera hizkuntzaren familia barnean dago.

Hizkuntzak izen ugari hartzen ditu ohituraren arabera: asturianu, llingua asturiana edo bable; hala ere, azkena maiz hizkuntza gutxiesteko erabili izan da.

Estimazioen arabera, 550.000 bat lagunek hitz egiten dute Asturiasen (100.000k jatorrizko hizkuntza gisa dute).

Hiztunen geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiasen hitz egiten da batez ere (mendebaldean galizierarekin oso nahasia, eonaviera edo fala).

Leon, Zamora eta Salamancan mintzatzen dena astur hizkuntza familiaren (asturleonera) dialekto berezitzat hartu ohi dira, leonera (llionés) izenarekin.

Extremadura eta Kantabriako zonalde batzuetan ere aldaera bereziak mintzatzen dira, hizkuntza beregaitzat ere hartzen badira ere: extremeñoa eta montañera.

Portugalgo ipar ekialdean, Miranda do Douro inguruan, berriz, izaera ofiziala duen mirandera hitz egiten da: leoneraren aldaera da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gramatika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiera hiru dialektotan banaturik dago: mendebaldekoa, erdialdekoa eta ekialdekoa eta horiek, era berean, zenbait azpidialektotan.

Gainera, Llanes eta Ribadesellako tejeroek hizkera bat sortu zen, xíriga izenekoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatusa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asturiera eta gaztelaniazko seinale elebiduna.

Historian zehar, asturiera ez da hizkuntza onartua izan eta, askotan, espainieraren dialektotzat hartu dute zenbaitek.

Gaur egun, Asturiasko Printzerriko Autonomia Estatutuko 4. artikuluaren arabera babestuta dago, baina koofizialtasun izaerarik gabe.

Gaztela eta Leonen leonerak ez du inongo errekonozimendurik: soil-soilik, Leongo Unibertsitatean kurtso bat eskaintzen da eta Leon nahiz Zamorako udal batzuek erabiltzen dute.

Portugalen, mirandesa (Miranda do Douroko aldaera) ofiziala da, portugesarekin batera.

Mirandesak bere ahozkotasun ezaugarri eta idazketa-arauak ditu eta leonerarekin lotu izan da. Asturiera, hala ere, erdialdeko dialektoan oinarrituz idatzi da. Asturieraren gramatika, hiztegia eta ortografia arauak dialekto horretan oinarritzen dira baina mirandesak grafia portugaldarraren eragina du.

Literatura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Asturierazko literatura»

Gaspar Melchor de Jovellanos ilustratua bultzatzaile handienetarikoa izan zen eta Josefa arreba, lehen emakume esanguratsua.

XIX. mendean, aipatzekoak dira Xosé Caveda y Nava, Xuan María Acebal eta Teodoro Cuesta poetak eta, agian guztien gainetik, Fernán Coronas.

Egile garaikideen artean, Manuel Asur eta Xuan Bello azpimarratuko ditugu.

Musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Llan de Cubel, Dixebra eta Xera taldeak nabariak dira, folk musikaren arloan.

Erakunde eta elkarteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Academia de la Llingua Asturiana erakundeak hizkuntza arautzen du 1980tik.

Beste alde batetik, Xunta Pola Defensa de la Llingua Asturiana eta Conceyu Abiertu pola Oficialidá taldeak ofizialtasunaren aldeko aldarria zabaltzen ari dira azken aldiotan.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asturiera Aldatu lotura Wikidatan
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: asturiera .
Wikipedia
Hizkuntza honek bere Wikipedia du.
Bisita ezazu.