AMAK (musika taldea)
AMAK | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | ![]() |
Musika mota | folk |
Urteak | 2019 - |
Taldekideak | |
Alaitz Telletxea Maixa Lizarribar Amaia Oreja Kristina Solano | |
![]() |
AMAK musika taldea 2019an sortu zuten trikitixa munduan aurrez ibiliak ziren lau emakumezkok. Izena partaideen aurreneko hizkiez osatu zuten.
Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurreneko abestia 2020an kaleratu zuten, Basajaun izenekoa[1]. 2021eko maiatzaren 14an aurreneko diskoa atera zuten, taldearen izena daramana. Zortzi abestiz osaturik dago. Amatasuna eta emakume izaeraren inguruko hitzak jorratzen dituzte[2].
Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Amak (2021, Baga-Biga)[3]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ «AMAK - Basajaun (Promozio bideoa / Video promocional) - TBX.eus» tbx.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- ↑ SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-05-14). «Lehen diskoa kaleratu du AMAK taldeak, amatasunaren eta emakumearen izatea ardatz» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).
- ↑ «Amak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).