AMSN

Wikipedia, Entziklopedia askea
 aMSN
Jatorria
Azken bertsioa0.98.9
Ezaugarriak
EuskarriaMicrosoft Windows, X Window System (en) Itzuli eta macOS
Programazio-lengoaiaC, C++ eta Tcl (en) Itzuli
GUI tresnakTk (en) Itzuli
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGPLv2
Euskaraz
EuskarazBai
www.amsn-project.net

Abisua: "<i>AMSN</i>" aurkezpen izenburua aurretiazko "aMSN" aurkezpen izenburua baliogabetzen du.

aMSN bat-bateko mezularitza programa bat da, MSN protokoloa erabiltzen duena. Bere izena Alvaro's Messengeretik dator. Ideia nagusia Linux-en erabiltzaileak Windows edo Mac erabiltzen duten lagunekin kontaktuan jartzea da. MSN Messenger-en funtzio gehienekin bateragarria da.

Horrez gain, MSN Messenger-ek ez dituen beste aukera asko ematen dizkigu aMSN-k; adibidez, alarma-abisuak ditu, kontu batekin baina gehiagorekin konektatzea uzten dizu, pantail-irudi eta webcam saioak jaso ditzake erregistro batean, ikusgaiak (skin-ak) pertsonaliza ditzakegu eta berriketa guztiak erregistratzen ditu. Arazo nabariena, bideodeiak (audioa eta bideoa baterazko deialdiak) ezin dituela egin da.

Aukerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

aMSN-ren aukera nagusienak hauek dira:

  • Pantail-irudiak ikusi eta jar ditazkezu.
  • Begitarteak (emotikonoak) pertsonalizatu ditzazkezu.
  • Hizkuntza askotara itulita (euskara barne).
  • Webcam-a erabil dezakezu.
  • Kontu batekin baina gehiagorekin has dezakezu sesioa.
  • Fitxategiak bidali ditzazkezu, azkartasun mugarik gabe.
  • Taldeka klasifika ditzazkezu zure kontaktuak.
  • Berriketen log-ak (erregistro automatikoak).
  • Mezu bakoitzaren aurrean bidalitako ordua ageri da.
  • Alarmak.
  • Berriketa ezberdinak goikaldean klasifikatzen dira.
  • Pluginak instalatu daitezke funtzio berriak gehitzeko.
  • Ikusgaiak (skin-ak) jar daitezke.

aMSN ez da GNU/Linux-en erabiltzaileentzat mugatzen, Unix, Macintosh edota Windows sistemetan ere instala daiteke, bai eta Tcl/Tk interpretatzen duen edozein beste plataformatan ere.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]