aNTIC Pays basque

Wikipedia, Entziklopedia askea

aNTIC Pays basque (frantsesezko agence Pays basque pour les Nouvelles Technologies de l'Information et de la Communication izendapenaren laburdura), Euskal Herriko Informazio eta Komunikazio Teknologia Berrien Agentzia, Ipar Euskal Herrian, Lapurdiko Bidarte udalerrian dagoen Izarbel polo teknologikoan egoitza duen elkarte bat da. Elkartearen helburua Ipar Euskal Herriko enpresei teknologia berrien erabileran laguntzea da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995ean Frantziako Industria eta Telekomunikazio Ministerioaren deialdiari erantzuteko asmoz Euskal Kosta-Aturri aglomerazio elkargoan sortu zen, "informazioaren errepidearen" gobernu ekimenaren zati bezala.

Zereginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999an NTIC (Antic) euskal agentziak inongo diru irabazi asmorik gabeko erakunde egitura bereganatu zuen (1901eko legea).

Bere zereginak honakoak dira:

  • Erabaki politikoen formulazioak babesle modura zaindu eta jagotea.
  • IKTen erabileraren bidez enpresen errendimenduari babes ematea.
  • IKTak irakaskuntza eta heziketan txertatzeari bultzada ematea.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]