Abramsen konoa
Itxura

Abrams-en konoa hormigoiaren loditasuna neurtzeko erabiltzen den metalezko tresna da.
Laburbilduz, prozedura honako hau da: neurri normalizatuko metalezko molde tronko-konikoa hormigoiarekin beteko da konoaren forma har dezan. Ondoren moldea jasotzean hormigoiak duen asentua neurtzen da eta honen arabera hormigoiaren loditasuna zenbatekoa den jakin ahal izango da.

