Abstinentzia-sindrome

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abstinentzia sindrome» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Abstinentzia-sindrome
Deskribapena
Espezialitatea Psikiatria, narcology Itzuli
Psikologia
Sortzen du withdrawal syndrome Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10 F10 eta F19
GNS-9 292.0
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du aholku medikorik ematen

Abstinentzia-sindromea[1] pertsona batengan adikzioa eragin duen substantzia hartu edo jarduera egiteari uzten denean sortzen den sintoma eta erreakzioen multzoa da.

Alkoholaren gehiegizko erabilerak, adibidez, tolerantziara, mendekotasun fisikora eta ondoko abstinentzia-sindrometara eramaten du. Abstinentzia-sindromea, batez ere, nerbio sistema zentrala hiperkitzikakortasun-egoeran mantentzen delako ematen da .

Sindrome hau gaixotasun psikologikoetan ere ager daiteke; hauen artean mendekotasun emozionala. Azken honetan ez dago droga edo sustantziekiko mendekotasunik baina bai beste pertsonekikoa, hori dela eta, subjektuak jasaten dituen min emozionalak min fisiko bihurtzen dira.

Sintomek, sustantziaren eta mendekotasunean iraundako denboraren arabera formaz eta intentsitatez aldatuagatik ere, kasu guztietan, nerbio-sistemaren desorekatik datoz.

Ezaugarri klinikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abstinentzia-sindromearen eraginak maila arinetik zorrotzera bitartekoa izan daiteke. Loaldian gorabehera txikiak izatetik haluzinazioak eta, kasu askotan, konbultsioetara iritsi daiteke.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orokorrean honetan datza:

  • Sintomen behaketa.
  • Historia klinikoa, gehienetan familia eta lagunen laguntzarekin batera.
  • Azterketa medikua; mediku orokorrak, adiktologoak edota larrialdietako mediku batek egina.
  • Kasu batzuetan, toxikologia azterketa egiteko beharra dago. Azterketa hauek, gernu azterketak edo odol azterketak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskalterm: [Gaixotasunen Hiztegia] [2015]