Ad impossibilia nemo tenetur

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ad impossibilia nemo tenetur latinezko esapide juridikoa da eta, hitzez hitz, “inor ez dago behartuta ezinezkoa egitera”[1] esan nahi du. Justinianoren Digestoan jasota dago (Digestum, 50,17,185).

Zuzenbide-printzipio honen arabera, inori ezin zaio ardurarik eskatu ezinbesteak bultzatuta ezin badu bete, derrigortasun bat betegarria izan behar da.

Hizketaldi arruntetan, onartutako konpromiso bat ez betetzea justifikatzeko erabiltzen da, ez betetze horretara ezinbesteak bultzatzen duenean. Antzeko esanahiarekin erabiltzen da euskaraz “ezinak ez du legerik”[2] esamoldea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Urrutia Badiola, Andres, Etxebarria Iturrate, Arantxa; Gallastegi Aranzabal, Cesar. (2012). Latinezko esamolde juridikoak,. Deustuko Unibertsitatea,, 72 or. ISBN 978-84-9830-405-3..
  2. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com Noiz kontsultatua: 2019-02-25.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]