Ada Bier

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ada Bier (Meduno, 1985), Friuliko soziolinguistika ikertzaile eta ekintzailea da, bere ibilbide profesionala bereziki friulieraren arloan garatu duena. Bere doktoretza tesia 2017an amaitu zuen Ca' Foscari Veneziako Unibertsitatean eta CLIL irakaskuntza-metodoa izan zuen ardatz. Hauxe da bere tesiaren izenburua: "La questione della motivazione nell'insegnamento in CLIL. Una ricerca su insegnanti e studenti nella scuola secondaria superiore".

2017tik 2021era unibertsitate berdinean aritu zen doktoretza-ondoko ikertzaile, irakasle-laguntzaile eta irakasle bezala, betiere gai nagusiak hizkuntzen jabekuntza, hizkuntza gutxituak eta hizkuntza jarrerak zituela.

2021ean MSCA Postdoctoral Fellowships 2023 diru-laguntza eskuratu zuen, Europar Batasunak arlo akademikoan ari diren ikertzaileei esleitzen dion garrantzitsuenetariko bat. Aitorpen horri eskerrak, euskara eta friuliera hezkuntzan nola irakasten diren aztertzen zuen FURLEUS proiektua garatu zuen EHUn, David Lasagabaster irakaslearen zuzendaritzapean.

2023ko udazkenetik aurrera EHUko Laslab ikerketa taldean ari da ikertzaile kontratatu bezala.

2021eko udazkenetik Gasteizen bizi da eta bertan euskaldundu da denbora gutxian.