Friuli-Venezia-Julia
Friuli-Venezia-Julia | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Estatua |
![]() |
Hiriburua | Trieste |
Probintziak |
Gorizia Pordenone Trieste Udine |
Udalerriak | 219 |
Geografia | |
Koordenatuak | 46° 06′ N, 13° 07′ E / 46.1°N,13.12°EKoordenatuak: 46° 06′ N, 13° 07′ E / 46.1°N,13.12°E |
![]() | |
Azalera | 7.845 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 1.191.588 biztanle (2005) |
Dentsitatea | 156 bizt/km² |
www.regione.fvg.it |
Friuli-Venezia-Julia[1] (Friulieraz Friûl-Vignesie Julie) Italiako eskualdea da, ipar-ekialdean dagoena. Trieste du hiriburu. Hiri nagusiak: Udine, Montfaucon.
1963az geroztik, lurralde autonomoa da. Udine, Gorizia, Pordenone eta Triesteko probintziak hartzen ditu (7.846 km2; 1.233.984 biztanle 1981ean).
Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Karniako Alpeen eta Juliakoen artean, mendiz eta muinoz osaturiko lurraldea da iparraldea. Hegoaldea ordoki emankorra da; mendebala aldiz lehorra edo urez betea da. Itsasertzeko aintzirak lehortu egin dituzte. Ibaiak: Piave, Tagliamento, Isonzo.
Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Nekazaritza da nagusi lurralde guztian. Mendian abere-hazkuntza eta basoak. Mendebaleko ordokiak belardiz estaliak daude, eta ekialdean artoa lantzen da batez ere. Udinen barazkiak lantzen dira. Industriak ez du garrantzia gehiegirik: zeta, altzariak. Metalgintza astunak ere bere lekua du Udinen eta Montfauconen. Azken hori eta Trieste dira Italiako portu nagusietakoak.
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Friuli deitura Forum Julii antzinako hiriaren izenetik dator. Dukerri lombardiarra izan zen VI. mendean; Karlomagnok bere egin zuen (775), eta 1077an Akileako aitalehenen eskuetara aldatu zen, eta horiek zatirik handiena Veneziari eman zioten (1420). Dukerriaren beste zatia Austriara joan zen 1500ean, eta hortik dator Austriako Friuliaren (Trieste hiriburua) eta Veneziako Friuliaren (hiriburua Udine) bereizketa; azken hori Campoformioko hitzarmenean Austriara joan zen. Eskualdeko zatirik handiena Italiako erresumara itzulia izan zen (1866). 1947an, Italiak Jugoslaviari eman behar izan zion Ekialdeko Friuli, Trieste ezik.
Mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Iparraldean Karnten estatua (Austria) eta Karniar Alpeak; hegoaldean Itsaso Adriatikoa eta Triesteko golkoa; ekialdean Goriška (Eslovenia), Isonzo ibaia eta Juliar Alpeak; eta mendebaldean Veneto eskualdea eta Piave ibaia mugakide ditu.
Probintziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Gorizia (Friulieraz Gurize)
- Pordenone (Pordenon)
- Trieste (Triest)
- Udine (Udin)
Hizkuntzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pertsonaia ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Italieraz) Webgune ofiziala
|
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .