ADEGI

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adegi» orritik birbideratua)
ADEGI
Datuak
MotaEnpresa elkartea
HerrialdeaEspainia

ADEGI (Asociación de Empresarios de Gipuzkoa, "Gipuzkoako Enpresarien Elkartea") Gipuzkoako enpresariak biltzen dituen elkartea da.

1977an sortu zen eta lurralde historiko horretako enpresa pribatuak biltzen ditu. Hainbat alorretako enpresak dira: industria, eraikuntza, merkataritza zein zerbitzuen sektorekoak. Enpresen eginkizunetan eragina duten lan eta ekonomiaren arloko erakunde eta eragileen aurrean enpresen interesa defendatu eta bultzatzea da haren eginkizuna.

Sortu zenez geroztik, hainbat ekimen jarri ditu martxan. Besteak beste, 1980an, Elkargi (Sociedad de Garantía Recíproca, "Elkarrekiko Garantia Elkartea") sortu zuen, eta enpresei laguntza eskaintzeko hainbat erakunde ere eratu ditu: AdegiLan lan-mundurako sarrera eskaintzeko fundazioa, AdegiTop Enpresa Topaketen Programa, Adegi Net Komunikazioko Enpresa Sarea eta AdegiFor Enpresa Formakuntzarako Fundazioa. Cebek-ekin (Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioa) eta SEArekin (Arabako Enpresaburuen Elkartea) batera Confebask Euskal Enpresaburuen Konfederazioa osatu zuen 1983an.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]