Confebask
Confebask edo Euskal Enpresarien Konfederakuntza EAEko enpresaburuen eta haien enpresen interes orokorrak eta komunak defendatzen dituen erakundea da[1].
ADEGIk, Gipuzkoako patronalak, Bizkaiko CEBEK patronalak eta Arabako SEA patronalak, hots, gaur egun kide dituen erakundeek, 2003. urtean eratu zuten. Erakundearen helburu oinarrizkoak dira ekimen pribatua eta enpresa librea sustatzea, Euskal Herriko hiru lurralde historiko horietako enpresen lehiakortasuna bultzatzea eta EAEren garapen sozioekonomikoa.
Enpresaburuen patronal horrek borondatezko partaideak dauzka. Jarduera-sektore orotako 13.000 enpresa pribatutik gora hartzen ditu eta eskubide osoko kidea da Espainiako Enpresaburu Elkarteen Konfederazioan. Erakundeak zazpi departamentu dauzka enpresen zerbitzura: ekonomiko fiskala, juridiko laborala, komunikaziokoa, formaziokoa, ingurumenekoa, nazioartekoa eta administratiboa. Ez dira nahasi behar Confebask eta Euskal Enpresaburuen Zirkulua (batik bat lobby industrial ideologikoa da), nahiz eta, azken erakunde horren barruan, Confebaskeko kideren batzuk badiren.
2014ko abenduaren 29an jakitera eman zuenez, 2015ean 17.000 lanpostu sortzea espero zuen, hala ere, sortuko ziren lanpostuak ez ziren kalitatezkoak izango. Bestalde, ekonomia %1,9 haziko zela uste zuten[2].
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ CC-BY-SA http://www.argia.com/argia-astekaria/1979/zer-da-confebask, Argia, 2005-02-13
- ↑ Lander Muñagorri Garmendia, «2015ean 17.000 lanpostu sortzea espero du Confebaskek», Berria, 2014-12-29
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |