Adina meskita
| Adina meskita | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Indiako estatua | Mendebaldeko Bengala |
| Koordenatuak | 25°09′09″N 88°09′51″E / 25.15255737°N 88.16423798°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1375 |
| Jabea | Government of West Bengal (en) |
| Arkitektura | |
| Arkitektoa | sunismo |
| Estiloa | Islamiar arkitektura |
| Ondarea | |
Adina meskita (bengaleraz: আদিনা মসজিদ) Indiako Mendebaldeko Bengalaren Firozabaden dago, Malda barrutian. Bengalako sultana zen Sikandar Shahek 1373an eraikitzeari ekin zion edo horrela dio behintzat horma batean aurkitutako idazkun batek. Indiako azpikontinentearen Erdi Aroko meskita handiena izan zen. Egun erorkiak gordetzen dira eta garrantzi nazionalaren monumentuaren izendapena dute.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Meskitaren neurriak gutxi gorabehera hauek ziren: kanpo aldetik 155 x 87 m. eta, barrutik, 122 x 46. Otoitz-gela 24 metroko zabalera ditu. Meskita holtzez egina dago, beheko aldean harriz estalita eta gainontzekoa adreiluz eginak. Eraikinaren izkinetan zutabe ildodunak ditu. Erdiko habeartea garaiago zen eta urrutitik ikus zezakeen.
Egungo egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikina orokorrean erortzear dago. Dena dela, zati batzuk hobeto daude: mendebaldeko murrua, atzealdeko ataria... Horniduraren elementu batzuk ere ikus daitezke: mosaikoak, idazkunak, zutabeak...
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkuak eta zutabeak Adina meskitaren barnealdean. Plataforma altxatua Sultanak otoitz egiten zuen errege-galeria zen.
- Meskitaren otoitz areto zentrala
- Ganesha idolo bat harrizko horman egina.
- Sikandar Shah sultanaren hilobia.
