Agence nationale pour l'emploi
Agence nationale pour l'emploi | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde publikoa eta employment agency (en) ![]() |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | public establishment of an administrative nature (en) ![]() |
Historia | |
Sorrera | 1967ko uztaila |
Sortzailea | |
webgune ofiziala |
Agence nationale pour l'emploi edo ANPE (euskaraz "Enplegurako Nazio Agentzia") Frantziako enplegu-agentzia nazionala izan zen, 1967ko uztailean sortua.
Langabeei informazioa eskaintzeaz, lanbide heziketara bideratzeaz, laguntza publikoak banatzeaz, leudekeen lan-eskaintzen berri emateaz eta langabeziaren inguruko estatistikak egiteaz arduratzen zen. Patronalaren eta soldatapeko langileen kotizazioen bidez finantzatzen zen. 2008. urtean Assédic-ekin bat egin zuen, eta organismo berriaren izena "Pôle emploi" da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.