Ahotsa digitalizatzeko teknikak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ahotsa digitalizatzeko teknikak hiru pausotan oinarrituta daude: laginketa, kuantifikazioa eta kodifikazioa.

Laginketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

f-dun frekuentzia bat transmititzeko ez da beharrezkoa seinale osoa lineatik transmititzea, laginketa kopuru bat bidaltzea nahikoa da. Kontutan hartu behar dugu laginketa seinale honen frekuentzia, gutxienez frekuentzi maximoaren bikoitza izan behar dela gero seinalea berreraikia izan dadin (Nyquisten Teorema).

Seinale hauek berreskuratzeko nahikoa da pauso baxuko filtro bat erabiltzea, beraz telefoniako seinaleak 300-3400Hz tartean daudenez bikoitza bidali behar da, 6400 Hz, baina errealitatean 8000 Hz bidaltzen dira.

  • Laginketa ideala: zabalera hutsa duten laginketeei deritzogu.
  • Laginketa erreala: seinale originalaren laginketak denbora tarte txikietan hartzen dira bi laginketa segidan konparatuz.


Kuantifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lortutako laginketak ez dira segidan bidaltzen, zeren eta anplitude handiak har ditzake. Hau konpontzeko anplitude guztiak zatitu egiten dira "funtzionamendu gama" deritzona, zenbaki tarte limitatuetan "zenbatekotasun aldiuneak" deituak, horrela bitarte berean ditugun laginketak balore berdina hartuko dute.

  • Kuantifikazio uniformea: "funtzionamendu gama" deritzona 256 bitarte berdinetan banatzen da. Hau limitaturik dago bai goikaldetik zein bekaldetik, honek anplitude maximoak limitatzen ditu laginketa transmititu daikegun ebaketa gabe.

Kuantifikazio honek seinalea berreraikitzean distorsioak sortzen ditu.

  • Kuantifikazio ez uniformea: Kuantifikazio uniformeak, kuantifikazio erroreak ditu, beraz seinale-zarata relazioa txartotu egiten ditu batez ere sarrerako seinaleko nibel baxuentzat.


Kodifikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telefonian 256 bitarte erabiltzen direnez 8 biteko sekuentzia binarioak behar ditugu. Lehenengo taldea bit batez osatua dago eta + (1 denean) edo - (0 denean) adierazten digu. Bigarren taldea 3 bitez osatuta dago eta rekta zenbakia adierazten du. Azkeneko taldea 4 bitez osatua dago eta tarmoa adierazten digu.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ahotsa digitalizatzeko teknikak Aldatu lotura Wikidatan