Ai, ai, ai mutilak
Ai, ai, ai mutilak Euskal Herriko abesti herrikoia da, batez ere XIX. mendean karlisten artean oso zabaldua izan zena. Euskaldunon artean ereserki kategoria izan zuen. Karlisten gerra-abesti moduan sortu zuten, azken finean hauen gerra-garrazia horrela zioen, "Aurrera mutilak!". Liberalek, bestetik, Himno de Riego zuten. Dena dela, liberalek ere abestia letra aldatuta erabili zuten. Euskaldunen eskutik abestia Espainian, Afrikan, Mexikon, Ameriketako Estatu Batuetan entzuna izan zen. [1]
Jatorrizko testua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abestiak letra asko ezagutu ditu baina hau gerra karlisten garaikoa:[2]
« | Azpeitiko neskatchak, gona gorriekin (bis) Ez dute dantzatu nai chapel churiekin, 1.Biba chapel gorriak, burlia ferdiak! (bis) 2.Biba don Carlos eta Doña Margarita (bis) 3.Gobernuak baditu bi pezetakoak, 4.Nere borondateaz hartua dit arma... 5.Gu lapurrak gerala kalian diote; 6.Ez gerare ohoinak, ez pezeteroak, 7.Ez gerare armetan, ohointzeendako, 8.Don Carlosek eman du Frantzitik ordena 9.Champonian ezikan, arditian ere, |
» |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskal Kultur Erakundearen webguneko informazioa: partitura, doinua, e.a.
- Gomutan liburuaren pasarte irakurria.
- Bertsolaritzaren Datu Basea.