Ain 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ain_1
Datuak
JatorriaArrasate (Gipuzkoa)
Musika motafolk, pop
Urteak2007 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Musikherria
Taldekideak
Ainara Kortabitarte
Iraitz Agirre
Maialen Madariaga
Amaia Pavon
Itxaso Nabaridas

Ain_1 Arrasaten sorturiko musika taldea da. Folk eta pop estiloak jorratu eta dantzarekin ere uztartzen dute.

Taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musika eta poesia irakurtaldi bat eskaintzeko asmoz sortu zen Ain_1 Arrasaten (Gipuzkoa), baina musika tresna eta partaide berriak sartuz ahala hazten joan da dantza, ikus-entzunezko baliabide eta agertoki bakoitzaren araberako elementuekin osatutako egitasmoa. Maialen Madariaga, Ainara Kortabarria, Itxaso Nabaridas, Iraitz Agirre eta Amaia Pavon dira taldekideak. Doinu malenkoniatsuek, berbaren garrantziak eta dantzaren adierazkortasunak emankizun ezberdin bat osatzen dute, leku goxo eta txikietan antzezteko egokia.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gure abestia iristen den leku guztietaraino (2009, autoekoiztua)
  • Musika kaxa (2011, Musikherria)
  • Badoa, badirau (2014, autoekoiztua)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]