Edukira joan

Air Jordan 1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Game Worn Air Jordan 1

Air Jordan 1, normalean "Jordan 1" edo "AJ1" izenekin ezagutzen direnak, Nike[1] Air Jordan markapean diseinatu eta merkaturatzeko kirol-zapatila pare ikoniko bat da. 1985ean kaleratu ziren lehen aldiz, eta Michel Jordan saskibaloi jokalari ospetsuarentzat diseinatu ziren.

Zapatila hauek iraultzaileak izan ziren diseinu eta estiloan. Horiek izan ziren Nike Air teknologia erabiltzen lehenak, saskibaloi jokalarientzat moteltze aparta eta erosotasuna eskainiz. Gainera, beren estetika deigarri eta koloretsuak, Nikeren "Swoosh" ospetsuarekin batera, kaleko modaren ikono bihurtu zituzten, baita kirol-oinetakoen zaleentzat desio ere.

Urteetan zehar, Air Jordan 1[2]-ek merkaturatze eskulusibo ugari izan dituzte, eta horrek lagundu egin die kirol-oinetakoen eta hiriko modaren kulturan duten estatus mitikoari.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jordan-en logoa

Air Jordan 1 Michel Jordan saskibaloi jokalari ospetsuarentzat diseinatutako saskibaloiko zapatila ikonikoak dira. 1985ean kaleratu ziren eta kirol-oinetakoen industria irauli zuten diseinu berritzailearekin eta hip-hoparen kulturarekin zuten loturarekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Site oficial de Nike» Nike.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Zapatillas de perfil bajo, medio y alto Air Jordan 1. Nike ES» Nike.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-27).