Hip hop

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hip hop
Non: Bronx, New York
Noiz: 1970eko hamarkadaren amaiera
Hedapena: Mundu osoan.
Instrumentuak: Ahotsa.
Azpigeneroak: Gangsta rap, Hardcore hip hop, Nerdcore...
Afrika Bambaataa musikaria (ezkerraldean)

Hip hop-a Ameriketako Estatu Batuaketako ghettoetako gazteek 1960 eta 1970 artean sortutako mugimendu kultural bat da. Lau elementu nagusi daude hip hoparen inguruan: elementu musikala rap edo errapak osatzen du turntablismarekin (DJak betetzen duen papera) batera, artistikoa berriz break dance eta grafittiak.

Hip hop-a 1970eko hamarkadan sortu zen New York hiriko Bronx auzoan. Hip-hoparen lehenengo izena break dance edo break izan zen. Break hitzak bateria beste ezer entzuten ez den musika atala adierazten du, eta to break aditzak, berriz, dantza mota horretan erabiltzen diren zenbait mugimendu adierazten ditu. Beltz amerikarren hizkuntzan to hop-ek "dantzatu" esan nahi du, hip, berriz, hep hitzetik eratorria da, eta "aske" du esanahia. Horixe da mugimendu honen izpiritua: aska zaitez, izan zaitez zeure bizitzaren erantzule eta errespeta itzazu gainerakoak.

Hip hop-a Frantzian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko apirilean Parisko La Villetteko azoka handiak eta Dantzaren Gaur Egungo Antzokiak hiriko dantzen topaketa nazionala antolatu zuten lehenengo aldiz. Berrogeita hamar bat talde aritu ziren, amateurrak eta profesionalak, Parisko aldirietatik eta inguruko beste hainbat herritatik joanak. Dantzaren eta, are gehiago, ikuskizunetako profesionalen esanetan, han ikusi eta entzun ahal izan zena ez zen soilik auzoetako kultura exotikoaren ezaugarri. Hizkuntza aberastasuna, eta ikusleekiko harreman zuzenaren indarra izugarria zirela adierazi zuten. Topaketa nazional haien ondoren, bertara aurkeztutako taldeek indar handia hartu zuten. Baina eztabaida ere handia izan zen: batzuen iritziz hirietako gazteen arazoak ezkutatzeko modua besterik ez zen hura; beste batzuek, berriz, ez zuten onartzen hura arte adierazpena zenik, eta gizartearen adierazpentzat hartu behar zela zioten. Eztabaidak eztabaida, higikunde hartako protagonistek lanean jarraitu zuten musika sortzen, Frantzian batez ere. Kulturako ministroak talde haiei diru laguntzak ematea erabaki zuen. Hip hop dantzaren mugimendua gaztea bada ere, asko aberasten ari da beste estilo eta jarduerekin bat eginik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hip hop Aldatu lotura Wikidatan