Aisialdiko arrantza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Aisialdiko arrantza edo kirol arrantza plazeragatik edo lehiaketa modura egiten den arrantza da.

Iraganean, arrantza bizitza aurrera ateratzeko funtsezko lan bezala hartzen zen, baina, gaur egun, disfrutatzeko kirol bezala gero eta indar gehiago hartzen ari da. Arrantza, mota askotakoa dago, eta hori tokiaren arabera sailkatzen da: itsasokoa, errekatakoa eta lakuetakoa.

Testu honetan, errekako arrantzari buruz hitz egingo dugu. Europan gehienbat erreka handietan egiten da arrantza, arrantzale gehienak sari handien bila joaten direlako eta horiekin topo egiteko aukera gehiago dagoelako ibai nagusietan. Baina kasu honetan ibaiadarrei edo ibai txikiei buruz egingo dugu berba eta horiek dituzten aukerak erakutsiko ditugu.

XVII. mendean, arrantza, beharraz gain, aisialdiko ekintzatzat ere hartzen hasi zen.

Ibaia eta errekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibaiadarrek mendietako euriaren ura ibai handietara eramaten dute. Horregatik ibai txikiekin topo egiteko leku egokienak inguru menditsuak dira. Espainian, adibidez, iparraldean aurkitzen dira erreka txiki gehienak. Erreka hauetako arrantza eta erreka handietakoa oso desberdina da. Handietan gehienbat erreka ingurutik egiten da, beraz, ez dago urarekin kontaktu askorik. Txikietan ordea, ibai barrutik egiten da arrantza eta hasieratik amaiera arte ibai barrutik egon behar da. Horregatik erreka txikietan arrantzatu nahi izanez gero ezinbestekoa da buzoak erabiltzea. Arrantzatzeko materiala ere aldatzen da. Ibai handietan edozein neurritako kainaberak erabili daitezke, txikietan, ordea, bi metro baino gutxiagokoak erabiltzen da gomendagarria. Hori ibaiaren neurri txikiarengatik eta inguruko adarrengatik da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibai txikietan arrantza mota gutxiago daude handietan baino, bi gauzek baldintzatzen dute hori: lehenengoa, ibaiaren neurria, txikiagoa izanik material gutxiago erabili behar da; bigarrena, inguru menditsuak egotearekin du zerikusia, ibaietan ur-jauziak egon daitezke eta arrain guztiak ez dira horiek pasatzeko gai, beraz, arrain barietate gutxiago egonik ez daude ibai nagusietan beste modalitate. Ibai hauetan bi motatara egiten da arrantza gehienbat, eta hori eguraldiak baldintzatzen du. Euria egiten ez duenean, ibaiak garbi jaisten dira, egoera hauetan "koilaratxoa" erabiltzen da. Arrainak erreketan gora begira egoten dira eta uraren garbitasuna kontuan hartuta, arrantzalea behetik gora joan behar da. Koilaratxoak arrain baten imitazioa egiten du, hortaz, guk behealdetik ahalik eta urrunen bota behar dugu ondoren karretea batuz. Modalitate honetan kainabera txikiak erabiltzea egokia da eta uraren garbitasuna kontuan hartuta nylon mehea.

Beste modalitatea, ordea, desberdina da oso, eta euri sasoian egiten da. Mota honetan arrainengana gehiago hurbildu behar gara. Amua errekan behera joaten uzten dugu eta hori dela eta, ura zikin egon behar da arrainak gu ikus ez gaitzan. Kasu honetan, amua erabiltzen da eta bertan intsektuak jartzen dira gehienbat. Kanabera handiagoak erabiltzea komenigarri da, amua urrunago jartzeko aukera edukitzeko.

Ibai hauetan gehienbat arrankariak aurkitzen dira. Baina fisikoki desberdinak dira ibai handiekiko. Kasu honetan, arrankariak luzeak eta meheagoak izaten dira, erreketako ur-jauziak igotzea laguntzen dielako.