Al final de este viaje
Al final de este viaje | |
---|---|
Silvio Rodríguezen albuma | |
Egilea(k) | Silvio Rodríguez |
Argitaratze-data | 1978 |
Izenburua | Al final de este viaje |
Ekoizpen lekua | Espainia eta Kuba |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Diskoetxea | Movieplay |
Zatiak | 10 musika pista |
Deskribapena | |
Honen parte da | Silvio Rodríguez' albums in chronological order (en) |
Al final de este viaje (euskaraz: «Bidaia honen amaieran») Silvio Rodríguez abeslari kubatarraren bigarren albuma izan zen. Movieplay zigiluaren eskutik 1978an plazaratuta, arrakasta handia izan zuen. Album honetan kantautorearen klasikoak bilakatu diren abestiak biltzen dira, besteak beste, "Ojalá", "Canción del elegido" eta "Óleo de mujer con sombrero".
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abeslariak albuma Espainian grabatu zuen, Sonolan estudioetan, 1978an. Bertan jasotzen diren abestiak 1968 eta 1970 artekoak dira, beraz ordurako kontzertuetan nahiko zabalduak zeudenak. Disko honetan abeslariak apaingarririk gabe abesten zuen, gitarrarekin bakarrik. Zentzu horretan oso lan zuzena da, artifiziorik gabekoa.
Abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Abesti guztiak Silvio Rodríguezenak dira:
- A aldea
- "Canción del elegido" – 2:55
- "La familia, la propiedad privada y el amor" – 3:48
- "Ojalá" – 3:34
- "La era está pariendo un corazón" – 3:10
- "Resumen de noticias" – 3:44
- B aldea
- "Debo partirme en dos" – 4:53
- "Óleo de mujer con sombrero" – 2:25
- "Aunque no esté de moda" – 3:36
- "Qué se puede hacer con el amor" – 2:49
- "Al final de este viaje en la vida" – 3:46
Kredituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Silvio Rodríguez: Gitarra eta ahotsa.
- Ekoizpena: Pedro Orlando
- Grabazio estudioak: Sonoland, Coslada (Madril).
- Soinu ingeniaria: José Antonio Álvarez Alija
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Albuma Youtuben.