Alazne Rivero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alazne Rivero
Bizitza
Jaiotza Bilbo1958ko martxoaren  22a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo2002ko apirilaren  9a (44 urte)
Jarduerak
Jarduerak komikilaria eta marrazkilaria

Alazne Rivero (Bilbo, Bizkaia, 1958ko martxoaren 22a - ib., 2002ko apirilaren 9a) euskal marrazkilari eta komikigile bat izan zen. Ipurbeltz aldizkarian argitaratu ziren bere lanak, eta Madrilen ere lan egin zuen komikigintzan, besteren artean Chiqui de la Fuenterekin.[1]

1979ko Ipurbeltz aldizkariko 23. zenbakian agertu zen lehen aldiz Nerea pertsonaiari buruzko bere komikia. 25. aleko aldizkariaren azala eta beste azal batzuk bereak izan ziren ere. Aldizkarian Ikas Jolas atalaz ere arduratu zen.

1985. urtean Euskarazaleak Alkarteak antolatutako ipuin bat ilustratzeko antolatutako lehiaketan 2. aipamen berezia jaso zuen.[2]

Euskal Akuarelisten elkarteko kide izan zen. Banakako eta taldeko erakusketak egin zituen Bizkaian eta Araban. Margolaritza eskolak eman zituen zenbait urtez Bizkaiko hainbat Udaletan.

Madrilen komikigintzarako lanean aritu zen ere.

Bilbon hil zen 44 urterekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]