Alcuéscarreko Komendadorearen jauregia
Alcuéscarreko Komendadorearen jauregia | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Udalerria | Cáceres |
Koordenatuak | 39°28′21″N 6°22′18″W / 39.472511°N 6.371611°W |
Alcuescar Komendadorearen jauregia Cáceres (Extremadura, Espainia) hiriko inguru historiko-monumentalean dagoen Erdi Aroko etxea da. Gaur egun Cáceresco Paradorearen barruan dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntza Alcuéscarreko Komendadorea zen Diego García de Ulloaren agindupean XIV. mendean hasi zen; izena hortik datorkio. Jauregi gotortua bezala egin zen; eraikinaren elementu zaharrena izkin batean dagoen defentsa-dorre bat da, alegia. Aipatutako dorre horretan Ulloatarren armarriak ikus daitezke. XVI. mendean dorrea zaharberritu zen eta patiu arkupeduna egin zen horrela eraikinaren esanahi militarra aldatuz.
Gaur egun ikus daitekeen fatxada nagusia XVIII. mendekoa da, neoklasizismo estilokoa. Lan horiek Torreorgaz markesek bultzatu zituzten, Komendadorearen ondorengoak. Haien armarria fatxadan dagoen balkoiaren gainean ikus daiteke.
XX. mendean, 80. hamarkadan, berritzeko beste lanak egin ziren. 1989an, Ovando Perero familiaren etxearekin batera, Cáceresco Paradorea sortu zen.[1][2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Jauregiari buruzko informazioa.
- (Gaztelaniaz):Santos Benítez hiriko kronistaren artikulua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alcuéscarreko Komendadorearen jauregia |