Aldor

Wikipedia, Entziklopedia askea

Aldor, Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2544an jaio zen eta Rohango hirugarren erregea izan zen. Bere aita Bregoren oinordekoa eta Baldorren anaia txikia izan zen.

Meduseldeko gazteluaren eraikuntzaren ospakizun oturuntzan, Baldorrek, Hildakoen Bidezidorra zeharkatuko zuela agindu zuen, eta zeharkatzen saiatzen desagertu zen. Horregatik, bere aita Aldor Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2570ean hil ondoren, Aldor izan zen oinordekoa, Rohango hirugarren errege eta tronuan urte gehien eman zituen erregea bihurtuz.

Bere erregealdi luzea, Rohanen oparotasun gehieneko garaia izan zen, rohirrim kopurua igo egin zen, eta dunledinarrak Rohango Pasabidera kanporatu zituen, Adorn eta Isen ibaien artean. Gainera, Sagrarioa ezarri zuen babesleku bezala zailtasun garaietarako.

Aldorrek seme-alaba ugari izan zituen, horietatik, hiru nagusienak, alabak izan zirelarik. "Zaharra" ezizena jaso zuen, 75 urtez errege bezala eman ondoren, eta 102 urterekin hil zen, bere lehen herenbiloba jaio eta urte betera. Bere oinordekoa, bere seme Frea izan zen, 75 urte izan arte zain egon behar izan zuena errege bihurtzeko.


Aurrekoa
Brego
Rohango erregea
Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2569-2644
Ondorengoa
Frea