J. R. R. Tolkien

Wikipedia(e)tik
John Ronald Reuel Tolkien» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
J. R. R. Tolkien
J. R. R. Tolkien
J.R.R. Tolkien 1916an, uniformez jantzia.
Datu pertsonalak
Izen osoa John Ronald Reuel Tolkien
Jaio 1892ko urtarrilaren 3a
Bloemfontein (Orangeko Estatu Librea)
Hil 1973ko irailaren 2a
Bournemouth, Dorset (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Edith Bratt

John Ronald Reuel Tolkien (Bloemfontein, Orangeko Estatu Librea, gaur egun Hegoafrika, 1892ko urtarrilaren 3a - Bournemouth, Ingalaterra, 1973ko irailaren 2a) ingeles filologo, irakasle eta fantasia epikoko idazlea izan zen. Erdi Aroko literatura fantastikoan oinarrituriko eleberri arrakastatsuak idatzi zituen: Hobbita (1937) eta Eraztunen Jauna trilogia (1954-1955). Trilogia bereziki antzinako epikaren bertsio modernotzat jotzen da[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925etik 1945era, Antzinako ingelesa irakatsi zuen Oxford Unibertsitatean, eta Ingeles hizkuntza eta literatura 1945etik 1959 arte. Katolikoa zen, eta C. S. Lewis-ekin The Inklings talde literarioan parte hartzen zuen. Haren lanaren ospe irunkor eta zabalak, egungo fantasia generoaren aita bihurtu zuen Tolkien.

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobbita, Eraztunen Jauna eta Silmarillion (J. R. R. Tolkien hil eta gero, haren hirugarren semeak, Christopher Tolkienek, argitaratua) idazteagatik ezaguna da. Hiru lan hauek urrutiko lurralde baten mitologia osoa kontatzen dute; Silmarillion lehenengo atala zen, Hobbita bigarrena eta Eraztunen Jauna hirugarrena. Hiruak Arda mundu mitologikoan kokatzen dira. Silmarillion Tolkien hil eta gero argitaratu zen, liburuaren formatu komertzial urriarengatik eta egileak bere idazkiei egiten zizkien etengabeko aldaketak zirela medio. Silmarillion-en istorioetako asko ez zeuden amaituta, Tolkienek hitzari ematen zion zentzuan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: J. R. R. Tolkien Aldatu lotura Wikidatan