Alphonse de Barrés du Molard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Alphonse de Barrés du Molard
Bizitza
Jaiotza Chomérac1810eko azaroaren 27a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Saint-Alban1893ko abuztuaren 30a (82 urte)
Jarduerak
Jarduerak armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Lurreko Armada
Armada karlista (Lehen Karlistaldia)
Gradua koronel
Parte hartutako gatazkak Lehen Karlistaldia

Laurent Alphonse Edouard Barrés du Molard (Chomérac, 1810eko azaroaren 27a - Saint-Alban, Garona Garaia, 1893ko abuztuaren 30a)[1] Lehen Karlistaldian Karlos Maria Isidro Borboikoaren ejerzitoan borrokatu zuen militar frantziarra izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere biografian hutsune handiak daude. Alphonse Ejerzito Frantziarraren subtenientea izan zen eta karlistekin bat egiteko 1830ean zerbitzua utzi zuen. 1834an, bere anaiekin batera (Charles, Barrés du Molarden bizkondea eta artilleriako ofiziala, eta Amedée, "Legitimidad" eskuadroiko ofiziala) Karlisten ejerzitoan sartu zen. Charles, kapitain graduarekin urte berean hil zen, (1894ko abenduaren 14an) Mendazako guduan. Hilabete lehenago Alexis Sabatierrekin batera, Alphonse infanteriako tenientearen graduarekin Tomas Zumalakarregiren ejerzitoan sartu zen. Estatu Nagusiaren koronela izatera heldu zen eta San Fernando Errege Ordenaren Zaldunaren kondekorazioa lortu zuen.

Charles anaia hil ondoren, Barrés du Molard bizkondearen titulua jaso zuen.

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Memoires sur la guerre de la Navarre et des Provinces Basques" liburuaren azala.

1842an, Parisen, gerran bizi izandako esperientziak liburu batean bildu zituen: Memoires sur la guerre de la Navarre et des Provinces Basques. [2]Liburua gerra hasieratik Bergarako besarkada arte jasotzen du (1835-1839). Argitaratzailea Édouard Dentu izan zen. Liburuan euskal lurraldeen mapa zehaztua jaso zuen.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .