Altzestisen heriotza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Altzestisen heriotza
Jatorria
Sortzailea(k)Angelica Kauffman
Sorrera-urtea1790
Ezaugarriak
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaVorarlberg museum (en) Itzuli
BildumaVorarlberg museum (en) Itzuli

Altzestisen heriotza Angelica Kauffmann margolariaren koadro bat da, 1790ean egina, eta Bregenzko (Austria) Vorarlberger Landesmuseumean dago.[1]

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Admeto Ferasko erregeak Altzestisekin ezkontzeko eskatu zion honen aitari, Peliasi, Iolkoko erregeari.

Eskaeraz libratzeko, Peliasek dekretatu zuen alaba Admetori emango ziola soilik lehoi eta basurdeek tiratutako gurdi batean agertzen bazen gortera. Admetok hori egitea lortu zuen Apoloren laguntzarekin. Hala ere, Apolok, trukean, Admetoren bizitza edo berak eskain zezakeen norbaitena eskatu zuen.

Admeto ezkondu egin zen Altzestisekin, baina Apoloren eskaera bete beharra ere bazeukan: bera edo beste norbait hil egin behar zen. Lehenbizi Admetok bere guraso zaharrei eskatu zien, amari lehenago eta gero aitari, eta biel ezetz esan zuten. Azkenean emazte ezkonberriak, Altzestisek, bere burua eskaini zuen senarra salbatzeko, eta hil egin zen. Handik gutxira, Herakles etxean hartu zuen Admetok, eta gertatutakoa kontatu zion. Heraklesek hilen mundurako, Hadeserako, bidea hartu zuen, eta handik Altzestis erreskatatu zuen bizien mundura ekartzeko berriro.

Kauffmanen margolanak erakisten duen unea da Altzestisek bere bizitza ematen duenekoa, non emakume gaztea bere senitarteko eta lagunez inguratuta ageri den, denak haren sakrifizioak hunkituta.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Blasone, Pino. On the Traces of Alcestis. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]