Amaia Lapitz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaia Lapitz
Argitalpena
Sortzailea Katixa Agirre
Marrazkilaria Alex Orbe
Datu biografikoak
Jaiotza 2010
Adina 14 urte
Herrialdea Euskal Herria
Sexua Emakumea

Amaia Lapitz Katixa Agirre idazleak sortutako eta Alex Orbe ilustratzaileak gorpuztutako fikziozko pertsonaia bat da. Pertsonaia hori lehen aldiz 2010. urtean argiratutako Amaia Lapitz eta Erregina Gorriaren Hilobia liburuan agertu arren, gerora, 2013. urtean bigarren agerpen bat egiten du Amaia Lapitz eta Didoren Ermandade Sekretua liburuan.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amaia Lapitz bere amarekin bizi den 14 urteko neska euskaldun abenturazale bat da. Klaseko neskarik altuena da, begi urdin txikiak eta ile gorri-gorria dituena. Izaerari dagokionez, ausarta, argia, errebeldea eta jakinmin handikoa da, istorioa aurrera joan ahala, ezaugarri horiek nabarmen indartzen zaizkiolarik.

Bere ingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere abenturetan pertsonaia desberdinekin egiten du topo, aipagarrienak hauek izanik:

  • Susana Lapitz: Amaiaren ama, ogibidez arkeologoa. Bere lanaren ondorio dira Amaiaren abenturak eta aitaren figuraren faltan, ama-alaben arteko harremana estua da.
  • Angelines: Amaiaren amona, alarguna da eta modernoa. Maitasunak itsutzeraino indarberritzen du.
  • Aita: Amaiak ez du ezagutzen eta amak inoiz gutxitan aipatzen du.
  • Helene: Amaiaren eskolako lagun mina.
  • Mario: Mexikon ezagututako Amaiaren laguna eta biek batera abentura bat bizitzen dute. Emiliano izeneko tximinoa dauka.
  • Taret eta Leila: Tunisian ezagututako anai-arrebak, Amaiarekin batera abentura bat bizitzen dutenak.

Abenturen kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Amaia Lapitz eta Erregina Gorriaren Hilobia: Amaia amarekin batera iritsiko da Palenquera, Mexikoko hondakin maien eremura, amak indusketa lanak egiteko. Lehenengo gauean gertatuko hilketa baten ondorioz, Amaiak Marioren laguntzarekin, hilketa hori argitzeari ekiten dio.
  • Amaia Lapitz eta Didoren Ermandade Sekretua: Oraingo honetan Amaia Tunisiara joango da, ama eta amonarekin batera oporrak pasatzera. Kartago zaharreko hondakinen misterioan murgilduko da Leila eta Tarekekin batera.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]