Amaren eskuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Amaren eskuak
Datuak
Idazlea Karmele Jaio
Argitaratze-data 2006
Generoa Eleberria
Jatorrizko izenburua Amaren eskuak
Argitaletxea Elkar
Herrialdea  EH
Orrialdeak 206
ISBN 9788497833424
Sariak Igartza saria

Amaren eskuak Karmele Jaio idazlearen eleberria da, 2006 urtean argitaratu zena. Eleberrian, Nerea, narratzailea ere badena, ingeles batekin ezkonduta eta alaba txiki baten ama da. Estresaturik bizi da eta bizitzari zentzua aurkitu ezinik dabil. Ama ospitalean dagoelarik, ama gaztea zenean marinel batekin izan zuen maitasun-harremanaren berri du.

Laburpen xehatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1: Nerea txikia zeneko argazki bati begira dago. Hondartzan dago olatuei alperrik aurre egingo dien hesia eginez harearekin. Argazkiari begira une haiek gogoratzen ditu. Argazkia amari erakusteko ekarri du, baina lo dago, ospitalean. Haren eskuei begira geratzen da. Eskuek izaretan jarritako ospitale hitza estali eta tale letrak bakarrik uzten ditu agerian, ama ipuin batean bizi dela iradokiz. Zortzi egun eman ditu ia ama ospitalean. Nerea gogoratzen hasten da eta beste argazki bat datorkio gogora, amaren eskuek kokotsetik hartzen dutenekoa, kamarara begira jartzeko. Amaren eskuak josten eta idazten ere gogoratzen ditu. Duela zortzi egun, anaiaren deia jasotzen du ama ingresatuta dagoela adierazteko, kalean galdurik aurkitu dute eta. Errua sentitzen du, lehenago ere oroimen galeraren zantzuak ikusi eta ezer egin ez zuelako, prestatzen ari zen kroketei begira zer egin behar zuen ez zekiela ikusi zuenean kasu.

2: Nerea etxean esnatzen da, Lewis senar ingelesaren ondoan. Amets egin du bart, baina ezin du zehazki gogoratu. Alaba Maialenen gelara doa eta aitak bezperan irakurritako ipuina (Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian) lurretik eta irakurri egiten du piska bat eta horrek ametseko pasadizoren bat ekartzen dio gogora. Atzo arratsalde osoan egin zuen lana eta goizean amarekin egon zen ospitalean. Lewisek etxean egiten du lana itzultzaile gisa eta berari esker moldatzen da alaba txikiarekin. Senarrarekin ingelesez hitz egiten gehienetan. Oxforden ezagutu ziren, Nerearen laguna zen Maite pisukideari esker, taberna batean bota zuen irrintziaren jakinminez utziz Lewis. Oxfordera mutil lagunak herritik ihes egin behar izan zuelako joan zen, berari ezer esan gabe. Oraindik maiz gogoratzen da berarekin. Alemanian bizi den izeko Doloresi deitu behar dio, ahizparen egoeraren berri emateko. Lehenbailehen joango dela esaten dio, hegazkinez. Izeko Doloresekin txikitan bizitakoak etortzen zaizkio gogora.

3: Nerea ospitalera doa ama ikusteko. Bidean, alaba txikia izan zuenekoa gogoratzen du, nola zazpi hilabetera erditu zuen. Gelan, bi emakume ikusten ditu, amaren ondoko ohean, gaixo bat eta zaintzen duen alaba. Emakume erdalduna da zaintzailea eta etengabe ari da hizketan. Ama esna ikusten du. Emakumeak (Pilar du izena) gauean Xabier anaiari etxera joateko esan ziola kontatzen dio, gelan bera egonda nahikoa zela bi gaixoak zaintzeko. Nerearen amak gauean amets egin duela ere kontatzen dio eta izen bat aipatu duela ametsetan, German. Nerea harri eta zur geratzen da orain dela urte batzuk hildako bere aitak Paulo zuelako izena.

4: Flashback batean, German gaztea itsasontzi batean dago. Itsaso zakarra dago. Itsasontzitik halabeharrez erori eta itotzeko zorian dago.

5: Izeko Doloresen bila doa aireportura. Zuzenean doaz ospitalera. Antzinako kontuez hasten dira hizketan; bidean, esaterako, bere aitak zein azkar gidatzen zuen kontatzen du, aitak berak Hau be pasau! esaten ziola bere buruari bihurgune bakoitzean. Ospitalean izan zen azkeneko aldia gogoratuta, Luisak, Nerearen amak, bera jaiotzean erditze zaila izan zuela ere kontatzen dio. Gelara sartzean, ahizpa zahartuta ikusten du. Luisak ezagutu egiten du eta Dolores dio, ospitalean sartu denetik ezagutzen duen lehen pertsona da. Dolores gelatik irtetenda negar egiteko. Luisak alabari galdetzen dio ea noiz joango diren, nora Nereak, eta amak farora dio. Nerea harri eta zur geratzen da, amaren hitzak ulertu ezinik.

6: Flashback batean, Luisa eta Bittori daude familiaren jatetxean. Bittorik, jatetxeko nagusiak, loreak ekarri ohi ditu apaingarri moduan, baina baten batek lapurtzen ditu. Luisak jatetxean zerbitzari gisa lan egiten du eta farora joateko unearen esperoan dago, hartutako loreak itsasora botatzeko, Germani zortea opatzeko arrantzaldian.

7: Nereak kazetari gisa lan egiten du egunkari batean. Hainbat urtetan jardun du lan horretan, Karlos gaztetako mutil lagunaren atxilotua izan delako berria ematearen beldur askotan. Fidel egunkariko burua da eta idatzitako artikuku baten izenburua aldatzeko esan dio, egunkariaren ildoarekin bat ez datorrela eta. Nereak ezetza borobila ematen dio. Fidelek, ama ospitalean duela jakinaren gainean, lanpostua aldi baterako uztea proposatzen dio. Nereak ez dio erantzuten eta ospitalera abiatzen da, amari buruz hitz egiteko medikuarekin hitzordua du eta. Medikuak egoeraren larritasunaz ohartarazten dio eta aurretik jakin izan balute, amaren egoera hobea litzatekeela adierazten die. Nerearen erruduntasun sentimendua areagotu egiten da.

8: Nerea amaren aspaladiko argazki bati begira dago. Argazkian sei emakume daude Izagirre jatetxean; horien artean dBittori, Luisa bere ama eta izeko Dolores, Luisaren ahizpa. Izagirre jatetxea lehen gaseosa edarien lantegia izan zela gogoratzen du Nereak. Bittori zorrotz begiratzen dio kamarari, jatetxea zuzentzen duena bera dela adierazteko.Izeko Doloresek kontatutako anekdotak gogoratzen ditu. Izeko Dolores atzetik gerturatu eta amari buruzko kontuak hasten zaizkio kontatzen: nola amari ez zitzaion gustatzen zerbitzatzea eta nahiago zuela errekaduak egitera joatea, horrela itsastertzera joan ahal izateko; Bittorik Pauloren mahaira bidaltzen zuela, Paulo (Nerearen aita) ama ikustera joaten baitzen jatetxera.

9: Flashback batean Luisa errekadu bat egin behar duela eta farora doa bizikletaz. Jatetxetik hartutako lorea itsasora botatzen du, German arrantzan zebilen alderuntz.

10: Ospitalerako bidean doaz Nerea eta bere izeba. Bidean Lewisi buruz galdetzen diuo izebak, haien arteko harremanari buruz zerbait jakin nahian. Ospitalean, Maite lagunearen deia jasotzen du eta elkarrekin bazkaltzeko proposatzen dio. Bazkarian, Lewisengandik urruntzen ari dela iruditzen zaiola kontatzen dio lagunari. Maitek, azkenik, Karlos itzuli dela kontatzen dio, antza denez epaitegietan ez baitago ezer haren aurka. Nerea harri eta zur geratzen da eta Karlos ikusi zuen azkeneko aldiaren oroimena datorkio burura. Hirian egonda, berari buruz jakin ote duen galdetzen du, ezkondu eta alaba duen alegia.

11: Egunkariko erredakzioan Karlos burutik kendu ezinik dabilela, Euskal Herrian izandako eztanda baten berri jasotzen du, barruak astintzen dizkiona. Ospitalean izekorekin biltzen da eta amak aipatu zuen German izenaz galdetzen dio, amaren antzinako nobioa ote den eta izekok baietz esaten dio. Izekok Luisak duen buruko urradurak ekarritako oroitzapena dio. Etxean, Lewis Aliceren ipuina kontatzen dio Maialen txikiari; hark ere gauzak lehen bezala izatea nahi du, baina ezin da zulotik irten, Nereak bezala.

12: Flashback batean, Bittorik Luisa harrapatzen du loreak jatetxetik hartzen eta hilabetean errekaduak egin gabe utzi eta errezetak idaztera zigortzen du. Horrela, ezingo dio arrantzaldi horretan zortea opa Germani.

13: Ospitalean, Nereak argazki zaharrak erakusten dizkio amari eta honek izen batzuk esateko gauza da. Berari ere txikitako oroitzapen goxoak datozkio burura. Halako batean erizaina sartu eta amak farora noiz joango diren galdetzen dio bat-batean. Pareta basti begira itsasoa ikusten duela ere dio.

14: Lewis euskaltegiko lagunekin atera da afaritara. Berandu heltzen da etxera, mozkortuta. Nereak aditu egin du. Biharamunean, lantokira doa, Fidel nazkantea ikusteko gogo gutxirekin (berak idatzitako artikuluaren izenburua aldatu egin dio azkenean Fidelek). Lan asko du egiteko eta hori gutxi balitz, bezperako eztandak hil dituen hiru pertsonak dabilzkio bueltaka buruan. Maitek deitu egiten dio eta elkarrekin bazkaltzeko geratzen dira.

15: Flashback batean, German uretatik bizirik ateratzea lortzen dute marinelek, baina bizitako ikarak gaindiezinezko trauma bilakatu zaio.

16: Nereak, Maitek eta izekok elkarrekin bazkaltzen dute ospitaleko jantokian. Aspaldiko kontuak gogoratzen dituzte eta izekok bere ahizpa (Nerearen ama) Nerea Ingalaterrara joatean zeinen triste zegoen. Bat batean, Pili agertzen da Luisa oso urduri dagoela eta etengabe hizketan ari dela esaten. Gelara sartu, ahizpa Dolores lepotik hartu eta farora joan behar dutela esaten dio. Izeko negarrez hasten da eta korrika alde egiten du. Nerea bere atzetik doa, baina azkenean bakarrik uzten du, berak hala eskatuta. Aparkalekura doa lagunarekin eta han negarrez hasten da bera ere. Amaren egoeraren, lanaren eta Lewisekin bikote normal baten bizimodua eraman ezin izatearen zama jasanezinak zaizkio. Maitek kontsolatu egiten du. Elkarrizketa bat egiteko deia jaso eta alde egin behar du.

17: Flashback batean, Luisak Germanen begirada ikaratu eta galdua ikusten du lehorreratzen denean, bere lankideek lagunduta. Korrika alde egiten du.

18: Lanean Fidelen nagusikeria pairatzen jarraitzen du, baina hari aurre egin ordez, nahiago du zereginak bete eta lehenbailehen alde egitea. Han dagoela, Maitek deitzen dio eta Iñaki bere mutil laguna Karlosekin egon dela kontatzen dio, Nereari buruz ere galdetu egin du. Nerea harri eta zur geratzen da eta Inaliri berataz ezer ez esateko eskatzen dio. Ez du inolaz ere Karlos berriz ere ikusi nahi. Telefonoa eskegi eta gutxira, anairen deia jasotzen du, izeko oso urduri dagoela esanez. Ez kezkatzeko esaten dio eta orduan sentitzen du anaiarekin ere gutxi egoten dela azken aldian. Guztiz estresatuta, idazteko lanari ekiten dio berriz erredakzioan.

19: Nerea etxera heldu eta txikitako zopa usaina hartzen du. Izeko egiten ari da. Ospitalekoa eta gero ondo dagoen galdetuta, amari buruz galdetzen dio, faroaren kontuari buruz. Izekok kontatzen dio maiz joaten zela farora loreak itsasora botatzeko, baina Bittorik zigortu egin zuela hilabete errekaduak egin gabe eta ezin izan zela joan. German itzulita ere, ez zuen gehiago joan nahi izan. Amak garai hartan oso gaizki pasa zuela kontatzen dio.

20: Flashback batean, Luisa Germanekin dago. Baina German ez da lehengo mutila. Zakartu egin da guztiz eta alkohola neurrigabe edaten hasi da. Luisak German itsasoak kendu diola pensatzen du eta utzi egiten du.

21: Nerea aspaldiko argazki bati begira dago. Ingalaterrara joan behar zueneko aireportuko argazkia da. Bere burua lehenbailehen etxetik eta herritik alde egin eta giroa aldatzeko irrikitan dago. Ama, berriz, triste dago. Damu da amarekin gehiago ez egon izanaz, baina denboran ezin du atzera egin.

22: Lanetik etxera itzuli eta Maialen lo dago. Hark berarentzat egindako marrazkia soilik ikus dezake. Izeko triste ikusten du. Nerea iraganean ezin garela bizi esaten dio. Izekok amaren azken nahia betetzea eskatzen dio, farora eramatea alegia, orain baitu aukera Luisari aspaldian eman ez zion mesedea egiteko. Nerea aztoratu eta hori ezinezkoa dela erantzuten dio, amaren egoera kaskarrarengatik.

23: Nerea anaiarekin bazkaltzen ari da. Anaiak ospitaletik irtenda amarekin zer egin behar duten pentsatu behar dela dio. Nereak ez du onartzen egoera. Izekorekin elkartu eta hark gauza bera proposatzen dio, erresidentzia batean sartzea zehazkiago, Nereak amarekin ezingo duela garbi dagoela adierazita. Farora joatearen kontuarekin jarraitzen du izekok, horretan behintzat amak nahi lukeena egiten utzi beharko lioketela esanez. Lewisek Maitek berataz galdezka etxera deitu duela dio eta Nereak Karlosen mamua ikusten du berriz ere dei horren atzean. Karlos desagertu zeneko polizia itaunketa gogorrak gogoratzen ditu.

24: Lantokian, Karlosekin zegoeneko gordetako argazki bilduma zabaltzen du eta orduko oroitzapenak etortzen zaizkio. Nola Urkiolara joan zen kanpaldia egitera, nola izan zuen han lehenengo sexu-harremana berarekin. Prentsaurreko batera doala, bere burua irudikatzen du faroan.

25: Ospitalera heldi eta izeko kanpora doa buelta bat ematera. Izekoren poltsan ama eta aita faroan elkarrekin daudeneko argazki bat hartzen du. Amari farora joan nahi duen galdetzen dio eta horretan dagoela izeko sartzen da. Izeko ama eramateko prest dagoen galdetzen dio, baina Nerea zalantzati eta urduritasunez erantzuten dio.

26: Lewis eta Nerea ohean daude. Lewis bere itzulpen lanak zuzentzen ari da. Nereak kontatu nahi lioke amaren istorio eta amets ezkutua, Karlosekin berak izan zuen harremana, baina azkenean izekok ama itsasoa ikustera eraman nahi duela esan dio besterik gabe. Lewis harritu egitenm da eta ezertaz konturatuko den erantzuten dio. Nereak halamoduzko erantzuna ematen dio, amari itsasoak on egingo litzaiokeela soilik esanez.

27: Flashback batean, izeko Dolores amarekin dago jatetxean. German kanpoan duela zai estaen dio, baina Luisak ez du ikusi nahi. Alde egiten duenean, Bittorik aginduta, lore-ontzi bat bezero gazte baten mahaian jartzera doala, irristatu eta gaztearen arropak bustitzen ditu guztiz. Ezaguru berri duen gate hori Paulo da.

28: Ospitalean Pilik (amaren ondoan dagoen galiziar emakumearen alabak) ama Galiziara eraman nahi duela aitortzen dio. Horrek zalantzak uxatzen dizkio eta berak ere ama farora eramatea deliberatzen du. Etxera joan eta izeko Dolores lo aurkitzen du. Berarekin pentsatzen du, Alemanian zenbat lan egin duen, baina azkenean hara nola errotu den. Esnatu eta ama farora eramango dutela esaten dio.

29: Anaia ikustera doa eta faroarena kontatzen dio. Anaia aurka azaltzen da baina azkenean onartu egiten du. Anaia agurtu ondoren, Maiteren deia jasotzen du. Maite lagun batzuekin dago, eta tartean Karlos dago. Maitek berarekin hitz nahi duen galdetu eta Nereak une horretan ez, baina aurrerago berarekin aurrez aurre egon nahi duela erantzuten dio. Etxera joan, Lewisengana joan eta lehen zaila ikusten zuena erraza da orain: Karlosena kontatuko dio. Aspaldiko partez, alabari Aliceren ipuina kontatzera doa.

30: Nerea amaren etxera doa. Argazkiak ikusten ditu apal batean, tartean amak kokotsetik heltzen dionekoa. Amaren gelara sartzen da farora joateko arropa egoki bila. Berokia eta fularra hartzen ditu. Ama Izagirre jatetxean zigortuta egon zenean idatzitako errezetak aurkitzen ditu. Bere gelara doa. Etxe guztiak oroitzapenak dakarzkio burura.

31: Biharamunean bere etxean dago. Lanean jai hartu du farora joateko. Lasai dago aspaldiko partez. Izeko ospitalera joan da eta alaba eskolara darama. Lewisekin gustura dago eta honek ere Nerea aldatuta ikusten duela esaten dio. Poltsa hartu eta Lewisi Karlosekin Urkiolan zegoeneko argazki bat erakusten dio. Ospitalean iozeko ilea garbitzen dio amari.

32: Itsasora joateko prestatzen dira. Alaba eta Lewis, ordea, ez dira joango. Eguraldi paregabea dago. Ospitalera heldu, ama gurpildun aulki baten gainean jarri. Pili aurkitu eta haren laguntzarekin, erizainak entretenituz, igogailua hartu eta kalera ateratzen dira. Nabari da ama harritua dagoela. Bidean, bihurguneak pasa eta amak Nerearen aitak horrelakoetan esan ohi zuen Hau be pasau! esaldia botatzen du.

33: Hiru emakumeak, Nerea, ama eta izeko, amildegiaren aurrean daude, eskuak loturik. Olatu handiak lehertzen dira aldiro eta amak horietako bakoitzean eskua estutu egiten dio Nereari.