American Gothic

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
American Gothic
Grant Wood - American Gothic - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Grant Wood
Sorrera-urtea 1930
Jatorrizko izenburua American Gothic
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Materiala(k) olio-pintura eta beaverboard (en) Itzuli
Zabalera 653 milimetro
Altuera 780 milimetro
Genero artistikoa erretratua
Egile-eskubideak jabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
Lekua Chicagoko Arte Institutua
Bilduma Chicagoko Arte Institutua
Inbentarioa 1930.934
artic.edu…

American Gothic (Gotiko estatubatuarra) Grant Woodek 1930an egindako margolan ospetsua da. Chicagoko Arte Institutuan erakusten da. Lan hau herri kulturaren ikonoa bihurtu da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honetan bikote bat ikusten dugu, lehen planoan margotuta. Atzean nekazal ingurko etxe gotikoa eta, ziuraski bihitegia ikusten dira. Gizonak sardea du eskuan, lan fisikoaren sinboloa. Emakumea zertxobait atzerago dago, gizonaren aldera begira. Bien jarrera hieratikoa, zurruna da. Dirudienez, irudi hauen bidez, Woodek emakumeen eta gizonen rol tradizionalak adierazi nahi zituen.

Errealitatean, bikotea ez zen benetako bikote: emakumea Nan Wood (1900-1990) zen, margolariaren arrea; gizona, Byron McKeeby (1867-1950), Cedar Rapids (Iowa) herriko aginlaria. Margolana egiteko ere ez ziren bildu, Woodek banan-banan margotu baitzituen.

Margolanean agertzen den etxearen benetako modeloa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]