Ammi-Saduqa

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Ammi-Saduqa, Babiloniako I. dinastiako hamargarren erregea izan zen, Ammi-Ditanaren oinordekoa. K. a. 1646 eta K. a. 1626 bitartean gobernatu zuen.

Bere garaian, babiloniar erresuma, erabateko desegite fase batean sartu zen, barne krisi sozial larri batekin, atzerriko herrien presioagatik okertua, bereziki kasitarrena, estratu babiloniar guztietan sartu zirenak, peoi, artisau, edo baita babiloniar armadako soldadu bezala ere lan eginez.

Errege honi buruz, asmo honez eginiko ediktu batzuk geratzen dira, inperioaren gainbehera geratzeko bezain eraginkorrak izan ez zirenak. Bere oinordekoa, bere anaia Samsu-Ditana izan zen, dinastia honetako azken erregea.


Aurrekoa
Ammi-Ditana
Babiloniako erregea
K. a. 1646-K. a. 1626
Ondorengoa
Samsu-Ditana