Ana Belén Pintado

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Belén Pintado
Bizitza
JaiotzaMadril1973ko uztailaren 10a (50 urte)
Jarduerak

Ana Belén Pintado Lucas-Torres (Madril, 1973ko uztailaren 10a) Espainiako haurren salerosketaren biktima, "haur lapurtua". Bere ama biologikoak topatu zuen lehenengo espainiar biktima.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Campo de Criptana-ko, Ciudad Real, bikote batek adoptatu zuen, bertan hazi zen adoptatua zela jakin gabe. 2010ean, adopziozko aita hiltzean, adopzio-akta aurkitu zuen. 2014an ordea, adopziozko ama hil eta beste paper batzuk aurkitu zituen, datu kontraesankorrekin, faltsuak zirela argi adierazten zutenekin.[1] Madrilgo SOS Bebés Robados Elkartearekin harremanetan jarri eta bere DNA eskaini zien, orduan hasi zen komunikabideetan hitz egiten, Aurelia Fuentes abokatuarekin harremanetan jarri eta Madrilgo Adingabearen Institutuari bere datuak eskatu zizkion.[1][2][3]

2010an hasi ziren bere susmoak, baina 2018an izan zen baieztatu ziotenean, bere ama Pilar izeneko Avilako 23 urteko emakumea zela. Informazio hori zabaldu eta pertsona baten mezua jaso zuen bere ama izan zitekeenaren telefonoa emanez. Amari deitu zionean, telefonoa eskegi zion lehenengoan. Izan ere, alaba hilda jaio zela ziurtatu zioten eta ez zioten gorpua ikusten utzi.[4] [5] Batu zirenean DNA probak egin eta %99,9ko harremana zuen.[6]

José María Castillo Díaz medikuaren kontrako salaketa jarri zuen, eta 2019an deklaratu zuen legez kontrako atxiloketa, bahiketa eta dokumentu faltsuengatik. Castillo Díaz Madrilgo Clínica Santa Cristinaren zuzendaria zen 1973an, Ana Belen bertan jaio zenean, gainera berak sinatu zuen jaiotza akta faltsua, non beste guraso faltsu batzuk agertzen ziren.[6][7] Epaiketan bi emaginen testigantza eman zen, kasua arraroa zela, baina legez kontrakoa zenik ez zekitela adierazi zuten.[8][9] Sor María Gómez Balbuena (2013an hil zen), beste kasu batzuetan bezala ere, parte hartu zuen.[10]

Espainiako haur lapurtuen kasuak 40. hamarkadan hasi ziren, Alemania nazian ikasi zuen Antonio Vallejo-Nájera psikiatraren teoriari jarraiki "gen gorria" ezabatu nahi zuten frankistek, ondoren negozio biribila bihurtu zen haurren salerosketa, mediku eta erlijiosoen lidergoarekin, zeina amnistiaren legearekin estali bazen ere, ustez 1975. urtera arte jarraitu zuen. 2007tik aurrera, Memoriaren Legeari esker hainbat elkarte sortu eta 2.000 kasutik gora judizializatu zirela uste da, 1965 eta 1990 urte artean egindako adopzioen %15a guraso biologikoaren ezagutzarik gabe egin zirela.[11][12]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «"Me he encontrado que tengo madre y padre y dos hermanos. Hemos perdido 45 años"» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  2. (Gaztelaniaz) «Ana Belén Pintado, que nació en Madrid en 1973, busca a su familia biológica 'tras descubrir que es una bebé robada'» La Vanguardia 2018-07-02 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  3. (Gaztelaniaz) «Una bebé robada se reencuentra con su madre biológica, una abulense, 45 años después» El Norte de Castilla 2018-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  4. (Gaztelaniaz) Garzón, Teresa Sánchez. (2018-09-11). «El final feliz de una ‘bebé robada’ al encontrar a su madre: “Me he quitado un peso de encima”» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  5. (Gaztelaniaz) Usuario771. «Ana Belén Pintado Lucas-Torres, la bebé robada de Campo de Criptana encuentra a su madre de verdad» Campo de Criptana (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  6. a b (Gaztelaniaz) Garzón, Teresa Sánchez. (2019-10-15). «Ana Belén Pintado, 'bebé robada': "Quiero llegar hasta el final y que se haga justicia porque hay muchos casos como el mío"» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  7. (Gaztelaniaz) «Citado a declarar José María Castillo, el presunto doctor de la bebé robada en Campo de Criptana» abc 2019-10-12 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  8. (Gaztelaniaz) Bravo, Francisca. (2021-03-04). «Las declaraciones de las matronas "arrojan luz sobre las incongruencias" del caso de Ana Belén, la 'bebé robada' de Campo de Criptana» elDiario.es (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  9. (Gaztelaniaz) «Novedades en el proceso judicial de "La Bebé robada de Campo de Criptana" | Onda Cero Radio» www.ondacero.es 2021-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  10. (Gaztelaniaz) «Madrid: Descubre que es un bebé robado después de morir sus padres y conoce a su madre biológica» www.antena3.com 2020-11-13 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  11. (Ingelesez) Casey, Nicholas. (2022-09-27). «Taken Under Fascism, Spain’s ‘Stolen Babies’ Are Learning the Truth» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
  12. (Gaztelaniaz) «El New York Times pone el foco en un caso de bebé robado en el franquismo y se pregunta: "¿Tendrá justicia?"» Radiocable.com - Radio por Internet - La Cafetera 2022-09-28 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]