Edukira joan

Ana Bokesa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana Bokesa
Bizitza
JaiotzaMadril
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, ahots-aktorea eta modeloa

Ana Cristina Bokesa, ezagunagoa Ana Bokesa izenez (Madril, XX. mendea)[1] madrildar aktorea, ahots aktorea eta modeloa da. Ezaguna egin zen Netflix kateko Elite telesailean Rocio pertsonaia interpretatu zuenean.[2][3][4][5]

Ana Bokesaren esanetan:

«Elite telesaioko Rocio pertsonaia arrazializatutako pertsona askoren errealitatea jendaurrean azaldu ahal izateko aukera izan da niretzat. Esku-eskura ditugun errealitateak jendeari hurbiltzeko modu bat da, baina, batzuetan, zaila izaten da argi eta garbi ikustea. Arrazakeria eta diskriminazioa, zoritxarrez, gaurkotasuneko gaiak dira, eta nahiz eta egunero horiek murrizteko lanean ari garen, kasuak entzuten dira oraindik. Horregatik, oso garrantzitsua iruditzen zait Elite bezalako fikzio batek horiek mahai gainean jartzea, horri buruzko eztabaida irekitzeko eta datozen belaunaldiei jarrera jakin batzuk ez errepikatzen laguntzeko.»[6]

Madrilen jaio eta hazi zen.[1] Pedagogia ikasi bazuen ere,[4][7] aktoreak beti izan zuen emanaldiarekiko grina handia. Ikastetxeko sasoian eta nerabezaroan publizitaterako casting asko egin zituen. Izan ere, institutuko garaia amaitu zuenean, konturatu zen benetan deigarria egiten zitzaiona figurazioa zela, eta ez hainbeste iragarkiak egitea. Horregatik hasi zen ikertzen, aktoreen ordezkaritzan espezializatutako agentziak bilatzen, ez hainbeste publizitatekoak, interpretaziokoak baino.[1]

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centro médico, B&B de boca en boca eta Capítulo cero, Amar es para siempre [8] saioetan zenbait agerraldi txiki egin ondoren, Netflixeko Elite telesaileko seigarren denboraldian Las Encinas ikastetxera joandako ikasle berri gaztea, Rocio, interpretatzen hasi zen.[9] Besteak beste, Álvaro de Juana, Carmen Arrufat edo Álex Pastrana aktoreen ondoan ekin zion bere lehen rol nagusiari.[5]

Bideoklipak egin ditu Pablo Alboránekin Tu refugio abestian eta Sergio Salvadorrekin Dance or Die.[7]

Antzerkian ere partejardun du Federico Garcia Lorca antzokian Miguel del Arcoko zuendutako Las furias, Lalola lanean.[5]

Viudas, jóvenes y ricas audioliburuko pertsonaietako bati ahotsa jarri zion.[1]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2020 2091 Film laburra
Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2022 Amar es para siempre Samba
2015 B&b, de boca en boca Atal 1
2016 Centro médico Atal 1
2018 Capítulo 0 Loretta Atal 1
2020 La que se avecina Atal 1
2022–2023 Élite Rocío Owono Durán Pertsonaia nagusia, 14 atal (6-7 denboraldiak)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]