Ana de la Cueva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ana de la Cueva Fernández» orritik birbideratua)

 

Ana de la Cueva

Bizitza
JaiotzaMadril, 1966 (57/58 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Unibertsitate Autonomoa
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria eta Funtzionarioa

Ana de la Cueva Fernández (Madril, Madrilgo Erkidegoa, 1966) madrildar ekonomialaria eta funtzionarioa da eta 2021eko uztailaz geroztik Ondare Nazionalaren Administrazio Kontseiluko lehendakaria. Lehenago, 2018ko ekainetik 2021eko maiatzera bitartean, Ekonomia eta Enpresei Laguntzeko Estatuko idazkaria izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an Ekonomia Zientzietan eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan (UAM), Ekonometrian espezializatuta.[2]

Francisco Fernández Ordóñezen iloba da. Osaba Adolfo Suárezekin Ogasun eta Justizia ministroa izan zen eta Felipe Gonzálezekin kanpo gaietako ministroa. Gainera demokraziarako trantsizioko protagonista handienetako bat izan zen. Beste osaba nabarmen bat ere badu, Miguel Ángel Fernández Ordóñez, 2006 eta 2012 bitartean Banco de Españaren 68. gobernadorea.

Lan ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goi-mailako ikasketak amaitu ondoren, 1991ko urrian Estatuko Merkataritza eta Ekonomiako Teknikarien Goi Mailako Kidegoan sartu zen oposiziak gainditu ostean. Estatuko funtzionario gisa, Ekonomia Ministerioan lan egin du ibilbide osoan, eta, urte horietan guztietan, erantzukizun handiko kargu ugari izan ditu.

Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeko idazkaritza teknikoaren arduraduna izan da, Analisi Sektorialeko zuzendariorde nagusia eta Esportazioen Sustapen Finantzarioko Zuzendariordetza Nagusiko zuzendariorde albokoa.[2]

Esportaziorako Kreditu Aseguruen Espainiako Konpainiako (CESCE) Administrazio Kontseiluetako kide ere izan zen.[2]

Gero, 2008ko apirilean, David Vegara Ekonomiako Estatu Idazkariaren Kabineteko zuzendari eta, denbora labur batean, José Manuel Camparen zuzendari izatera pasatu zen, 2009ko uztailera arte; orduan, Altxor Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Laguntza Unitatean eta Nazioarteko Finantza Sistemako Zuzendariordetza Nagusian aholkulari kargua hartu zuen.[2]

2018ko ekainaren 18an, Nadia Calviño Ekonomia eta Enpresa ministroak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak onartu ondoren, Ana de la Cueva Ekonomia eta Enpresei Laguntzeko Estatuko 14. idazkari izendatu zuten.[3][4][5][6]

Bere agintaldian COVID 19 pandemiaren ondorio ekonomiko negatiboei aurre egin behar izan zien, eta horiei aurre egiteko neurriak koordinatu. 2021eko maiatzean, Berreskuratze eta Erresilientzia Plana Europar Batasunera bidali ondoren dimititzeko asmoa iragarri zen, eta pandemia osteko egoerari aurre egingo zion beste estatu-idazkari bati eman zitzaion bide.[7] Uko egin zion maiatzaren 12an.[8]

Ekonomia Estatu Idazkaritza utzi ondoren, 2021eko uztailaren 21ean, Ministroen Kontseiluak Ana de la Cueva Ondare Nazionalaren Administrazio Kontseiluko lehendakari izendatu zuen, Pedro Sánchez Gobernuk lehendakariak proposatuta. [9] Denbora horretan amaitu ziren hiriburuan Errege Bildumen Galeria museo berria jartzeko lanak, 2023ko ekainaren 28an inauguratu zena.[10]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]