Faktore-analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Analisi faktorial» orritik birbideratua)

Faktore-analisia edo analisi faktoriala aldagai anitzeko datu-multzoak laburbiltzeko teknika estatistiko multzo bat da, bereziki aldagai kuantitatiboen arteko erlazioak aztertzen dituena, aldagai horien azpian izan daitezkeen aldagai konplexu edo faktoreak hautematea helburu duena. Adibidez, ikasleek lau irakasgaitan izandako kalifikazioak jasota, horien arteko korrelazioa handia dela ikus daiteke, eta horrela errendimendu akademiko edo adimen izenda daitkeen faktore bakar batera laburtu daitezke lau kalifikazioak, lau kalifikazioen aldakortasuna ikasle batetik bestera behar bezala islatuz. Hain zuzen, faktore-analisia, teknika psikometriko moduan sortu zuen, kontzeptu psikologikoak hainbat aldagai bateratuz islatzeko. Faktore-analisia teknika konplexua da, datu-matrizeen kalkulu luzeak eskatzen dituena (diagonalizazioak, kasu); hargatik, praktikan ordenagailuz lagunduta garatzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.