Andereño bat ikusi nuen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Andereño bat ikusi nuen
Jatorria
Sorrera-urteaXIX. mendea
Argitaratze-data1870
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Andereño bat ikusi nuen XIX. mendeko euskarazko bertso sorta bat da. Martin Larralde Bordaxuri hartzen da lanaren egiletzat.[1]

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jean Dominique Julien Sallaberrik 1870ean argitaratu zuen erromantze honen bertsio bat, Chants populaires du Pays Basque paroles et musique originales recueillies et publiées avec traduction française liburuan.[2]

1. Andereño bat ikusi nuen igande goizño batez;
Bista berian agradatu nintzan haren begiez;
Ez dut uste baduela parerik eztitasunez:
Ene bihotza tristerik dago harekin izan beharrez.

2. - Anitz maite baduzula fama hedatu zauzu;
Egun guziez maite berri bat egiten omen duzu;
Horiek hola balin badira, nor fidaturen zauzu?
Kanbiatu behar duzu ni nahi balin banuzu.

3. - Baduzuia dudarik zu enetuz geroztik,
Nahi ere banukeela zutaz bertze maiterik?
Ez dut uzte balaitekela mundu huntan gizonik
Kontent bizi laitekeenik zu kitatuz geroztik.

4. - Mihian dutzun ele ederrak bihotzian bazintu
Menturaz zure maitatzia erresoli noikezu;
Bainan gero desplazerrik eman gogo baduzu,
Otoizen zaitut hemen berian lurrez estal nezazu!

Euskal poesiaren atariko bertsioak bosgarren bertso bat dakar:[3]

5. - Ez nabilazu ikusi nahiz zu lurrez estalia,
Sobera dizut zuretako amodio garbia,
Hori sinetsadazut edo idokadazut bizia.
Horik oro ikusi ez dira zu galduz geroz, maitia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aurkenerena, Joseba. Bordaxuriren penak eta bertsoak. Zuzeu, 2021eko irailak 5, CC BY-SA 3.0, zuzeu.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-24).
  2. Andereño bat ikusi nuen. Cancionero Vasco, eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-25).
  3. Andereño bat ikusi nuen igande goizño batez. basquepoetry.eus (Noiz kontsultatua: 2022-8-25).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]