Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Iruraiz-Gauna)
Andre Mariaren Jasokundearen eliza | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||
![]() | |||||||||||||
![]() Elizaren mendebaldeko fatxada. ![]() | |||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||
| |||||||||||||
Koordenatuak | 42° 49′ 25″ N, 2° 24′ 52″ W / 42.82369°N,2.41436°WKoordenatuak: 42° 49′ 25″ N, 2° 24′ 52″ W / 42.82369°N,2.41436°W | ||||||||||||
![]() | |||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||
Izenaren jatorria | Mariaren Jasokunde | ||||||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||||||
Arkitektura | |||||||||||||
Ondarea | |||||||||||||
EJren ondarea | 3 | ||||||||||||
|
Andre Mariaren Jasokundearen eliza Iruraiz-Gaunako Alaitza herrian dagoen eraikin erlijiosoa da.
1994ko uztailaren 26an, Eusko Jaurlaritzak kultura ondasun izendatu zuen, monumentu sailkapenarekin.
Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Elizaren egiturarik gehiena erromanikoa da, XIII. mendekoa. Planta errektangularra du eta presbiterioa zati karratu batek eta abside semizirkularrak osatzen dute. Geroago, beste nabe bat erantsi zitzaion. Ertaroko elementu arkitektonikoak gordetzen dira bertan: puntadun arkua duten bi portada arkibolta eta baketoi eta guzti, abside semizirkularra, kaneak, horno eta kainoi-gangak arku fajonekin.
XIV. mendeko horma-margo bitxiak dauzka absidearen sabaian. Bertan, gerlariak, peregrinoak eta animaliak ageri dira. Adituak ez dira ados jarri haien esanahiari dagokionean, baina litekeena da erlijioarekin erlazioren bat edukitzea.
Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Baleztaria erasoan.
Bola eta katedun irabiurra, Erdi Aroko arma bat.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Edukiaren zati bat monumentu hau sailkatutako kultura-ondasun izendatzen duen lege testutik hartu da. Izan ere, testua jabari publikokoa da eta ez du jabetza intelektualik, Espainiako Jabetza Intelektualaren Legeko 13. artikuluan xedatu denez (Espainiako Aldizkari Ofiziala, 97. zenbakia, 1996-04-22).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |