André Isoir
Itxura
André Isoir | |||
---|---|---|---|
1952 - 1967 | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | André Jean Marie Isoir | ||
Jaiotza | Saint-Dizier, 1935eko uztailaren 20a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Longpont-sur-Orge, 2016ko uztailaren 20a (81 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Parisko Kontserbatorioa | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Irakaslea(k) | Rolande Falcinelli (mul) | ||
Ikaslea(k) | ikusi
| ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | organista eta musikagilea | ||
Jasotako sariak | |||
Musika instrumentua | organoa | ||
André Isoir (Saint-Dizier, 1935 – 2016) frantses organo-jotzailea izan zen. Irakasle izan zen, Angersen lehenbizi, eta Orsayko Kontserbatorioan 1978. urteaz geroztik. 1973an Saint-Germain-des-Prés elizako organo-jotzaile izendatu zuten. Eraikin historikotzat hartzen diren organoen batzordeko kide izan zen, bestalde, eta antzinako organoak berritzeko lanak ere egin zituen. Hainbat disko grabatu zituen eta horiei esker antzeman daiteke bere estilo berezia. Aipagarria da frantses organorako musikan egin duen lana. Horrez gainera, Bachen organorako lan guztiak grabatu ditu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-04-26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.