Animalien sorrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Animalien sorrera
(Creazione degli animali)
Jatorria
Sortzailea(k)Tintoretto
Sorrera-urtea1550(e)ko hamarkada
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak151 (altuera) × 258 (zabalera) cm
Genero artistikoaarte sakroa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass71A25
Kokapena
LekuaGallerie dell'Accademia (en) Itzuli
BildumaGallerie dell'Accademia (en) Itzuli
Inbentarioa900

Animalien sorrera (Italieraz Creazione degli animali) Tintoretto margolari italiarraren margolana da, 1551 eta 1552 artean margotuta. Jatorriz obra hau Palazzo Ducaleren biltegian zegoen; 1928an Veneziako Akademiaren Galeriak jaso zuen eta gaur egun han erakusten da. Lan hau enkargu orokorrago baten barruan zegoen; Veneziako Albergo de la Scuola della Santissima Trinità gai biblikoei buruzko bost margolan enkargatu zizkion eta hau izan zen haietako bat. Margolan honen azken errestaurazioa 1967an egin zen.[1]

Azterketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan honen oinarria Hasiera liburuan dago, munduaren sorrera narratzen den orrialdetan. Jaungoikoa margolanaren erdian agertzen da, haren irudi nagusia izanik. Bere irudia argiaz inguratuta dago, horrela fondo ilunaren gainean kontraste handia sortuz. Jaungoikoaren errepresentazioa gizon zahar baten modukoa da, bizarrez eta hile luzez, tunika gorri luzeaz jantzita. Esku baten bi behatz (hatz erakuslea eta hatz luzea) altxatuta dauzka, sorreraren unea markatuz. Haren espezie desberdinetako animaliak agertzen dira, bakoitza dagokion medioan sartuta: hegan egiten, igeri egiten, lehorrean...

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Los Grandes Genios del Arte, 28. liburuki, Tintoretto, Unidad Editorial, 2005, Madril. ISBN 84-96507-04-1.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]