Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Animismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Animismoa objektuek, lekuek eta izakiek berezko izpiritua dutelako erlijio sinesmena da.[1][2][3][4] Zeruak, lurrak, urak edo beste edonolako elementuek ere izpiritu propioa dute, animismoaren jarraitzaileentzat. Ezin da esan noiz hasi ziren, beste erlijio batzuetan bezala.

Izena latinetik dator. Anima, arima esan nahi du latineraz. Afrikan animismoa oso garatua dago eta gaur egun ere oso hedatua. Bertan, nolabaiteko indarra (magara deitutakoa batzuetan) dagoela sinisten da, zen gauza eta animali eta gizaki guztiak elkartzen dituena.

1871ean Edward Burnet Tylor-ek erlijioen teoria bat proposatu zuen "Culture Primitive" (kultura primitiboak) liburuan. Animista bere teorien baten izenburua ere bada.

Ezaugarri nabarmenenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonak hiltzen direnean, beste nonbaiten bizirik egitzen dute.

Espirituekin komunika gaitezke.

Jainko eta espiritu ugari izatea.

Pertsona sakratuak daude espirituekin komunikatzeko.

Jainko eta espirituei ezkaintzak egiten zaizkie (janaria adibidez).

Hil osteko bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animistek arima gorputzaren amaiera ostean bizirik dagoela uste dute. Gehienek uste dute arima leku erosoago batera joaten direla, janariaskorekin eta jokuekin askotan. Ipar ameriketako Navajo-ek, arima lurran geratzen dela uste dute mamu moduan, eta batzutan, mamu maltzurrak bihurtzen direla ere.

Beste batzuk, bi pentsakera hauen nahasmena daukate. Uste dute arima lurretik alde egin behar duela eta lortzen ez badu, mamu bihurtu egingo dela, eta denbora luzez lurretik ibiliko dela noraezean. Hildakoaren joana laguntzeko, bizirik dirautenak funerala egin behar dute eta askotan zeremonia konkretuak. Btazutan zeremoniak pertsona boteretsu batzuk egiten dute, chamanak, adibidez.

Bitxikeria moduan, hego ameriketan egiten diren buruaren txikiagotzeak animista pentsakeran inarritutako pentsakeretatik eginak dira. Ideia orokorra hau da; etsaiaren arima bere buruan ondo gordeta geratzen ez bada, ihes egin dezake eta ahurdun dagoen animali baten sartu eta berriz bizirik egonda atakatu egin dezake berriz. Hau da buruak txikiagotzearen azalpena.

Animismoa sortu zuten fenomenoak

Animismoa ikertu dutenek teoria batzuk ezarri dituzte. Aditu ezagunenen artean honako hauek ditugu: Edward Burnett Tylor, Herbert Spencer eta Andrew Lang. Beraien eta beste batzuen ustez, trantzeak, gaixotasunak, heriotzak, ametsak, mamuak, itzalak (kobazuloetan suak eragindakoak, ulertzen da) et oiartzunak, besteak beste, animismoareen sortzaileak dira ein handi batean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Religion and Nature.
  2. (Ingelesez) Stringer, Martin D. (1999) «Rethinking Animism: Thoughts from the Infancy of our Discipline» Journal of the Royal Anthropological Institute 5 (4): 541–556 doi:10.2307/2661147.
  3. (Ingelesez) «Animism, fetishism, and objectivism as strategies for knowing (or not knowing) the world» Ethnos: Journal of Anthropology 71 (1): 21–32 doi:10.1080/00141840600603129.
  4. (Ingelesez) Haught, John F. What Is Religion? An Introduction Paulist Press 19 or..

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Animismo Aldatu lotura Wikidatan