Anita Ramírez, beltzez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Anita Ramírez beltzez, erretratua
Ignacio Zuloaga y Zabaleta - Portrait of Anita Ramírez in Black - Google Art Project.jpg
Jatorria
Sortzailea Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea 1915
Ezaugarriak
Zabalera 130,8 zentimetro
Altuera 190,8 zentimetro
Egile-eskubideak jabetza publiko
Kokapena
Lekua Brooklyn Museum
Bilduma Brooklyn Museum

Anita Ramírez beltzez, erretratua (gaztelaniaz, Retrato de Anita Ramírez en negro) 1915aren inguruan Ignacio Zuloaga euskal margolariak eginiko erretratua da.[1] Anita Ramírez artistaren ohiko modeloa izan zen urte haietan; berari egin zion, adibidez, Anita Ramírez horiez beste erretratua.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolan honetan Zuloagak Segoviako lanetan oso ohikoa izan zen eskema jarraitu zuen: aurrean, errealismo handiaz, modeloa ikusten dugu; atzean, aldiz, herri baten irudi askoz sinplifikatuago. Margolan osoan iluntasuna da nagusi. Argia modeloaren aurpegian fokalizatzen da. Ana Ramírez Segoviako ohiko arropa dotorez jantzita dago, ikusleari begira, eta haren begiradan arrotasuna da nagusi. Deigarria da baita ere atzean ikusten den zeru mistikoa, iluna, ekaitza iragarriz. Modeloaren buruan lore batzuk ikus daitezke, margolanari beste motatako koloreak emanez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. file:///Paseo_por_Segovia_con__Ignacio_Zuloaga_2.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]