Antártica Akademia
Itxura
Antártica Akademia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | literary group (en) |
Antártica Akademia Perun XVI. eta XVII. mende hasieran aktiboa izan zen talde literarioa izan zen.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Taldearen izena kutsu klasikoa bazuen ere, Amerikarekin lotutako literatura aldarrikatzen zuen, eta ez herri kolonitzailearekin. Behin Konkista Gerra eta Gerra Zibilak bukatuta, sortzaileek letrak lantzeko asmoa adierazten dute.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antza denez Gaspar de Villarroel y Coruñaren eraginez sortu zen. Presidentea, Antonio Falcón izan zen. Akademiaren ideologia «Discurso en loor de la poesía» testuan jaso zen, "una señora principal deste reyno" sasianonimoak idatzita. Idazlea Clarinda izenarekin ezagutu zen eta Mexía de Fernangil-ek idatzitako Parnaso Antártico (1608) liburuan jaso zen.
Bileretara pertsonalitate hauek hurbiltzen ziren:
- Diego de Aguilar y Córdoba
- Cristóbal de Arriaga
- Diego Dávalos Figueroa
- Miguel Cabello Valboa
- Pedro de Carbajal
- Duarte Fernández
- Francisco de Figueroa
- Juan de Gálvez
- Diego de Hojeda
- Diego Mexía de Fernangil (Delio)
- Pedro de Montesdoca, edo Montes de Oca
- Pedro de Oña
- Luis Pérez Angel
- Cristóbal Pérez Rincón (Criselio)
- Juan de la Portilla y Agüero
- Juan de Salcedo Villandrando
- Luis Sedeño