Ante
Antea (Heg.)[1], halaber dama (Ipar.), larru onduaren ifrentzua da, bereziki altzearen larruarena. Haragiaren aldea kanpotik ikusgai egoteko landu den larru-mota da. Haragiaren aldea lixatu egiten da, belus-itxurako gainazala izan dadin.
Antea beroki, osagarri eta oinetakoentzako erabiltzen da, baina, zaiketa berezi bat eskatzen duenez, ezin daiteke edonon erabili. Lehorrean garbitzea dago, edo mekanikoki latexez. Dena dela, damazko oinetakoak eskuz txorrotako urez garbi daitezke horretarako sortutako ekoizkinez. Hori dela-eta, antezko oinetakoak neguko oinetako gisa oso egokiak dira, larru arruntezko oinetakoei distira emateak itzulizkoak garbitzea baino askoz luzeago jotzen duelako.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldean ante izena erabiltzen da, espainieraz bezala, eta Iparraldean dama[2], frantsesezko daim hitzetik.
Euskaltzaindiaren hitzez gain, hiztegi batzuek euskaraz beste formak proposatzen dituzte: larru itzuli[3], larru-ifrentzu[4] eta, Zuberoan, larru-kinber[4].
Ingelesez eta frantsesez anteari suede izena ematen zaio, frantsesezko gants de Suède izendapenetik dator, hitzez hitz "Suediako eskularruak" esan nahi duena.[5] Suedierazko izena mocka da, moka-kafea bezala, Yemengo Moka herrikoa.[6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ante». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07.)
- ↑ «dama». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07.)
- ↑ «suède | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
- ↑ a b «daim | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» www.nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
- ↑ (Ingelesez) «SUEDE | Meaning & Definition for UK English | Lexico.com» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).
- ↑ (Suedieraz) Artikel | SAOB. (Noiz kontsultatua: 2021-11-07).