Antioko XII.a Dioniso

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antioko XII.a Dioniso
Antiochos XII.jpg
Seleukotar agintaria

87 K. a. (juliotar) - 82 K. a. (juliotar)
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea Seleukotar Inperioa
Heriotza 84 ( urte)
Familia
Aita Antioko VIII.a Grifo
Ama Tryphaena
Anai-arrebak
Leinua Seleukotar Inperioa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa

Antioko XII.a Dioniso Epifanes Filopator Kaliniko (antzinako grezieraz: Ἀντίοχος Διόνυσος Ἐπιφανής Φιλοπάτωρ Καλλίνικος), Siriako errege bat izan zen, seleukotar dinastiakoa, Demetrio III.aren anaia, honen ondorengoa izan zelarik, hau, partiarrek harrapatua izan ondoren. K. a. 87 eta K. a. 84 bitartean iraun zuen bere erregealdiak. Errege diadema hartu zuen Antioko VIII.a Griforen bosgarren semea izan zen. Seleuzidar Inperioren azken hondarren hegoaldeko zatiak gobernatu zituen, oinarrian, Damasko eta bere inguruak.

Siria hegoaldean gobernatu zuen azken errege seleukotarra izan zen, erresuma helenistikoen gainbehera geldiezinaren ondorioz, alde guztietan arazoak baitzeuden, bere anaiak, euren arteko gerretan murgilduta zeudelako edo Tigranes II.a Armeniakoak garaituak izan eta benetako botererik gabeko mazedoniar erregetxo dinastia bat baino ez askoz gehiagoan bihurtu zirelako.

Antiokok, hasieran, Ptolomeotarren armadaren laguntza izan zuen, eta ospe militarreko azken seleukotar gobernaria izan zen, eremu txikian bazen ere. Zenbait razia egin zituen errege judutar asmonearren lurraldeetan, eta arabiar nabatearren gorakada eteten saiatu zen. Merkataritza ibilbideak kontrolatzeko zuten grinagatik, arabiar nabatearrak, ahuldutako seleukotar erresumetako bat erasotzen ausartu ziren, eta, ondorioz, Antioko XII.ak, greko-mazedoniar armada bat eta siriar mertzenarioak bildu behar izan zituen, arabiarrak kanporatzeko itxaropenarekin joan zirenak, eta, honela, seleukotar lurralde erasoak hedatzeko.

Ondorioz, nabatearren aurkako borrokara, behar bezala hornitu gabeko armada batekin joan zen, seleukotar handien garaian botererik gabeko tribu baten aurkako garrantzi handirik gabeko eraso batetara joango bailitzan. Ibilaldiko hirugarren egunean, bi armadak aurrez aurre zeuden: Antioko XII.aren gaizki hornitutako eta nekatutako greko-siriarrak eta ondo hornitutako eta atseden hartutako arabiarrak.

Espero zen bezala, borrokan, seleukotarrak garaituak izan ziren, hasieran, arrakastatsua izan zena, errege gaztea, borrokaren erdian harrapatua eta arabiar soldadu batek hila izan zen arte. Handik gutxira, nabatearrek Damasko hartu zuten, ondorioz, lurraldea arabiarren mende geratuz, sekula gehiago handik irtengo ez zena. Greziar biztanleria, erabat disolbatu zen inbaditzaileen artean, Antiokoren iloba eta honen anaia Filipo I.a Filadelforen semea zen Filipo II.a Filorromano, Damasko birkonkistatzen saiatu zen arren, baina, handik gutxira, Filipo II.a, erromatarren aginduz hila izan zen, seleukotarren amaiera eta Siria erromatar probintziaren hasiera suposatu zuena.

Antiokoren tituluek, Dionisoz gain, lehenengoak, Epifanesek, Jainkoaren Manifestazioa esan nahi du, bigarrenak, Filopatorrek, Bere aita maite duena, eta, azkenak, Kalinikok, Garaile ederra. Azken seleukotar erregeek, sarri, euren txanponetan zenbait epiteto erabili zituzten.


Aurrekoa
Demetrio III.a Eukarios
Seleukotar erregea
K. a. 87-K. a. 84 Filipo I.a Filadelforekin lehian
Ondorengoa
Antioko XIII.a Asiarra edo Tigranes II.a Armeniakoa