Antiquarium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Antiquariuma antzinateko gauzak jasotzera bideraturiko museo edo jauregi bateko aretoa da, edo baita ere helburu hau duen museo zehatz bati  ere deitu dakioke.

Horren adibide izan daitezke Sevillako Antiquariuma edo Alcalá de Henaresko harresietako Atiquariuma. Hitza latinezko antiquarius hitzetik dator «antzinatekoaren zalea ».

Antiquarium famatuenetarikoa Municheko Residenza da, Bavierako antzinako erregeen jauregia. Freskoz eta kandelieriz dekoraturiko areto hau antzinateko objektuen bilduma garrantzitsu bat du, bereziki busto eta estatua klasikoei dagokienez.