Edukira joan

Antonieta de Bèucaire

Wikipedia, Entziklopedia askea
Antonieta de Bèucaire

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarie-Antoinette Rivière
JaiotzaNimes1840ko urtarrilaren 21a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBeaucaire1865eko urtarrilaren 27a (25 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakokzitaniera
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta felibre (en) Itzuli
Izengoitia(k)Antoinette de Beaucaire eta La Felibresso de l'Eurre

María Antonieta Rivièra, ezagunagoa Antonieta de Bèucaire bezala, (frantsesez: Marie Antoinette Rivière; Nimes, 1840ko urtarrilaren 21a - Beaucaire, 1865ko urtarrilaren 27a) okzitaniar idazlea izan zen, Languedoc-Rosellón eskualdekoa.[1]

María Antonieta Nimesen jaio zen 1840an baina bere gurasoak Beaucairera aldatu ziren hiru hilabeteak oraindik beteak ez zituela.

Haren laguna Zoèren heriotzak eragin handia izan zuen harengan, 20 urte baino ez zituela. Egunero joaten zen hilerriran haren gomuta egitera. Egun batez, etxerako bueltan, gaixotu egin zen eta ordutik ez zen ia etxetik gehiago irten.

Antonietak ez zuen bizipozik berreskuratu, eta nahiz eta hainbat bainuetxeetan sendabide baten bila ibili, haren osasunak okerrera egin zuen. 1864ko azaroaren 13tik aurrera ezin izan zuen gehiago etxetik irten. 1965eko urtarrilaren 27an hil zen. Lois Romieu laguna harekin egun zen azken momenturaino.

25 poema idatzi zituen eta 1865eko martxoan argitaratu zituen hil ondoren Lei belugas izenburupean. Idazlearen lagunak ziren beste idazleen poemekin osatu zen liburua.

  • Lei belugas, hil ondoren argitaratua (1865)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (PDF) Antoinette de Beaucaire. Poésies provençales. (Noiz kontsultatua: 2017-2-10).
  • Spanjaard, Henriette Louise (1962). Antoinette de Beaucaire et son temps : pages d'histoire félibréenne. Leiden.
  • Spanjaard, Henriette Louise (1970). Poésies provençales avec la traduction française en regard. Leyde.
  • Velay, Serge; Boissard, Michel; Bernié-Boissard, Catherine (2009). Petit dictionnaire des écrivains du Gard. Nîmes: Alcide. 29. or. ISBN 978-2-917743-07-2.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]