Antton Kurutxarri
Antton Kurutxarri | |||
---|---|---|---|
2023 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Baigorri, 1978 (45/46 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta irakaslea | ||
Kidetza | Euskararen Erakunde Publikoa Euskal Hirigune Elkargoa |
Antton Kurutxarri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1978) nafar irakasle, historian aditu eta politikaria da.[1] 2023ko abenduaren 23an Baigorriko auzapez izendatu zuten, Jean Michel Koskaratek osasun arazoengatik kargua utzi ondotik.
Ipar Euskal Herrian eramaten den hizkuntza politikaren ardura du. Gaur egun, Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariordea, eta Kultura sailaren ardura ere badu. 2020tik 2023ra EEP Euskararen Erakunde Publikoko lehendakaria izan da.[2][3]
Haren ondotik, Maider Behotegi dago lehendakari postuan 2023ko urriaz geroztik.[4] Lehenago Beñat Arrabit, Mathieu Berge, Frantxoa Maitia eta Max Brisson izan dira EEPko lehendakari. Ipar Euskal Herrian euskara ofiziala ez denez, hizkuntza politika bat obratzea «neke» dela adierazi izan du Kurutxarri.[5]
Historia irakaslea ere bada Kurutxarri. Baionako Villa Pia lizeoan irakasten du.
2012ko uztailean Nafarroako konkistaren 50. urteurrena betetzen zela-eta, Antton Kurutxarrik La conquête de la Navarre (Elkar) liburuxka kaleratu zuen, frantsesez. 50 bat orrialdetan, konkistak iraun zituen hamar urteetan izandako gertakarien berri ematen zuen.[1][6]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Nafarroako konkista du mintzagai Kurutxarrik» Berria 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ Erremundegi Beloki, Ekhi. (2023-12-03). Antton Kurutxarri. "EEP tresna bat da: jotzen bada, hautsiko da". Euskararen 2023ko urtekaria. Berria, 31-33 or..
- ↑ Silva Rodrigo, Olatz. (2022-12-02). «Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).
- ↑ Erremundegi Beloki, Ekhi. (2023-10-20). «EEPri eskatu diote lan egin dezala euskal hiztunak %30 izan daitezen 2050erako» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-20).
- ↑ «EEP tresna bat da; jotzen bada, hautsiko da» Berria 2023-12-12 (Noiz kontsultatua: 2023-12-22).
- ↑ «Antton Kurutxarri "Nafarroaren konkista» EKE (Noiz kontsultatua: 2023-12-04).