Edukira joan

Apar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aparra» orritik birbideratua)
Xaboi aparra.

Aparra, bitsa edo haguna likido globularreko geruza bat da, lurrun edo gas bat biltzen duena.[1] Aparrak emultsioen antzekoak dira, bi sistemen ―hau da, likidoa eta gasa― fase sakabanatua inguratzen baitute adsortzio geruzek. Hala ere, aparrak eta emultsioak bi alderditan bereizten dira: fase sakabanatua gas bat da aparretan eta likido bat, berriz, emultsioetan; aparren gas burbuilak askoz handiagoak dira emultsioetako globuluak baino. Aparrak sistema koloidalak dira, gas burbuilak inguratzen dituzten geruzak oso estuak direlako; geruza horiek koloidalak dira edo geruzek propietate koloidalak dituzte.

Aparra garagardo edalontzi batean.

Ozeanoetan ikusten den aparra, eta, batez ere, olatuak kostaldean apurtuz gero, burbuilen aglomerazio bat da, denbora laburrean irauten duena itsasoaren azalean, indar mekanikoek astinduta. Zenbait faktore kimikok edo fisikok sortzen dute itsas aparra: airearen eta uraren arteko aldea, uraren alkalinotasuna, uraren koloide diluituak, eta abar.[2]

Apar sintetikoa ere bada, goma-apar ere deitua. Material berri hau oso erabilia da gaur egunean gaur egunean, esaterako kirol-zapatiletan edo mikrofonoen babes gisa.

Egunero etxean edo kalean erabiltzen ditugun 10 material (ekai) arruntak aztertzen dira liburuan (2022)
  • Ekaiak badu garrantzia. Gizakiok eginiko mundua moldatu duten material zoragarrien istorio bitxiak. M. Miodownik. Itzultzailea: J. R. Etxebarria. UEU - CIC Nanogune 2022 (250 or.). Aparrari buruzkoa da 5. kapitulua: "Miresgarria"

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Euskaltzaindiaren Hiztegia > apar» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  2. German Portillo. (2019-06-05). «Itsas aparra: nola sortzen den eta zergatik agertzen den» Meteorología en Red (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]