Arantzazuko Ama Birjinaren ereserkia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Arantzazuko Ama Birjinaren ereserkia, Arantzazuko Ama Birjinaren omenezko ereserkia da. Igandero, Arantzazuko santutegiko meza amaieran abestu ohi da.

Hitzak J. J. Aranak idatzi zituen eta doinua M. Letamendiak konposatu.

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arantzazuko Ama Birjina,
zeruko erregin handia,
kendu bekatu danen arantzak
eman Jaunaren grazia,
eman Jaunaren grazia.
Agur zeruen edertasuna
arrosa zuri gorria,
apaindurien lore bikañez
Jaungoiko berak jantzia.
arantzartean arantza gabe
arantzan gora jaikia,
agur Amatxo bihotz biguina
grazi beraren jargoia
grazi beraren jargoia.
Hortikan zaude Euskal Herriko
gaur zure seme oien kontrako
etsaiak naiko badira.
zugana gatoz, Ama maitea,
zure estalpe argira,
isuri ezazu zure indarra
euskal bihotzen erdira.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]